Marisol Uriarte Agirre
Natxitua auzoa; Ea (Bizkaia) (1942)
Biografia
Mendipeko Etxebarrin, Natxituko etxerik zaharrenetarikoan jaio zen 1942ko ekainean. Etxearen izena hori zen arren, aitaren gurasoek etxea erosi eta bertan taberna zabaltzea erabaki zutenean, denek Tabernazarra bezala ezagutu izan dute. Aita bertakoa eta ama Aldebazter auzoko Natxitupe baserrian jaiotakoa. Aita nabigantea izan zen eta gurasoak erretiroa hartu zutenean hartu zuen tabernaren ardura emaztearekin batera. 6 urterekin hasi zen Natxituko eskolan eta 15 urterekin amaitu zuen. 15 urterekin eskolaritate kartila eman zioten eta berak ikasten jarraitu nahi bazuen ere, maistrak ez zion utzi. 12 urterekin tabernako mostradore atzean ibiltzen zen jadanik eta lan gogorra zen arren, oso gustora ibili zen. Etxeko negozioa ez zen soilik taberna bat; estankoa, ultramarinosa eta telefonoa zeuzkan, eta horrez gain baita alokatzeko 5 logela ere. 4 neba-arrebatatik bera eta gazteena bizi zirenez etxean, aita hil zenean etxeko ardura hartu behar izan zuen. Senarra kapitana zen eta tabernan bertan ezagutu zuen. 26 urterekin ezkondu eta 2 seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EAA-014 | 2012 | Eako ahotsak | Judith Aranburu - Andere Gonzalez | ||
EAA-015 | 2012 | Eako ahotsak | Judith Aranburu - Andere Gonzalez |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute