Andresa Garate Mentxaka
Natxitua auzoa; Ea (Bizkaia) (1936)
Biografia
1936an, gerra sasoian, Natxituko Olagorta auzoko Lauaxeta baserrian jaio eta bertan hazi eta bizi izandakoa. Baserria familiarena izan zen eta ezkondu zenean, osaba bati erosi zion. Ama Ereñokoa zuen eta aita Natxituko Aldebazter auzoko Gatagane baserrikoa. 4 neba-arrebatatik bera da gazteena. Gaztaro polita izan zuen arren, neba-arrebak ezkondu eta etxetik joan zirenean, baserrian lan asko egitea egokitu zitzaion. Familia aurrera eramateko, gurasoek soloko produktuak (garia, artoa...) eta behi-esnea saltzen zituzten. 11 urte zituelarik, aita hil eta amari lagundu behar izan zion baserriko lan guztietan. 16 urterekin, bere umetako lagunarekin hasi zuen harremana, eta bat Australian eta bestea Natxitun egon arren, kartaz mantendu zuten kontaktua. 23 urterekin, berarekin ezkondu eta 3 seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EAA-003 | 2012 | Eako ahotsak | Judith Aranburu - Andere Gonzalez | ||
EAA-004 | 2012 | Eako ahotsak | Judith Aranburu - Andere Gonzalez |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute