Karameluak dantza egitearen truke
Domeka guztietan gramola jartzen zuten Natxituako plazan dantzan egiteko. Inguruetako jende asko batzen zen bertan. Mutilek karameluak ematen zizkieten eurekin dantza egiten zutenean. Jaietan barkilloduna etortzen zen Natxituara eta haretxek oparitzen zizkieten mutilek. Komedianteak ere etortzen ziren jaietan.
- Herrigunea: Natxitua
- Proiektua: Eako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Judith Aranburu - Andere Gonzalez
- Data: 2012(e)ko uztailaren 24a
- Iraupena: 0:01:39
- Erref: EAA-003/022
- Kodifikatzailea: Andere Gonzalez
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak , Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
- Bueno… Hasten zan musiki Natxittun... gramolie… hi, geratu be ez!
- Natxittun plazan gramolie domeka guztitan eoten zan?
- Domeka guztixetan eoten zan. Ta jentia asko etortzen zan Natxitture kanpotik.
- Ingurutik?
- Ingurutatik.
- Baiña mutillik jantzan eitteko bazegon?
- Bai, bai, bai, bai, bai, bai, bai, bai. Karameluak [eskatzen geuntzezan]. Ta poltsillu karameloz beterik beti.
- Mutilleri karameluk eskatzen?
- Klaro! "Jantzan eitti gure bozue, [ipiñi] karameluk". Tragorik eta halakorik ez, baiña karameluk bai.
- A bai, e?
- Karameluk. Karameluk eta antxiñe ibiltten zan e… jaixetan e… ha… erroskak ez, baiña… zer zin harek? Holan “rrrr” emon e…
- A! barkilluek.
- Barkilluk. Ta barkilluk, ostontzin, barkilluk. Jaixek bazin, barkilluk.
- Barkilleruak [...].
- “Ra” emon ta barkilluk ataten ebazena.
- Ta etorten zan Natxittuko plazara?
- Bai, bai, bai, bai. Natxittun eoten zan.
- A, beittu.
- Ya, bai, bai, bai, bai. Natxittun. Ta baite eoten zin Natxittun e… etorten zin lehen e… honek e… zer di horrek?
- [...]?
- Ez, e…
- Komediantik.
- Komediantik. Komediantik be bai etorten zin. Ta harek be musikie ipintten ebenin, dale guk! Es que yo he sido… Ixan naz alegria alderdi batetik. Me ha gustau ya... kantie ta jantzie… asko gustau ixan [jat]. Txarto edo ondo, baiña ein.
- Entzun, Andresa, ta zure gixonak jakin dau jantzan?
- Bueno, bueno ba… Gixon difuntuk… tire. Tire. Baiña honek e… Askorik ez.
- Disfrutateko beste bai.
- Bai, bai, bai, bai, bai. Ta hau e… b... tire. Tire.
Egilea(k): Aiza Gandarias Solabarrieta (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!