Karameluak dantza egitearen truke<p>Domeka guztietan gramola jartzen zuten Natxituako plazan dantzan egiteko. Inguruetako jende asko batzen zen bertan. Mutilek karameluak ematen zizkieten eurekin dantza egiten zutenean. Jaietan barkilloduna etortzen zen Natxituara eta haretxek oparitzen zizkieten mutilek. Komedianteak ere etortzen ziren jaietan.</p>