Ajangiz

Busturialdea eskualdeko herri euskalduna, baserri-gune txikiz osatua. Herri hauek ditu mugakide: iparraldean, Arratzu; sartaldean, Gernika-Lumo; hegoaldean, Muxika; eta, sortaldean, Mendata. Historian zehar, Ajangiz hiru auzunek osatu dute: Mendieta, Kanpantxu eta Errenteria; azken hori gaur egun Gernika-Lumoren barruan dago. 1943an Ajangizeko Elizatea derrigorrez anexionatu zuten Gernika-Lumora. Ajangiz eta Gernika-Lumoren arteko bereizketa 1991. urtean jazo zen, eta Errenteriako biztanleek erreferendum bidez Gernika-Lumoko biztanle izatea erabaki zuten. Mendebaldeko euskararen barruan Busturialdeko euskararen barruan kokatzen da ajangiztarren hizkera. Euskal hiztunen portzentaje esanguratsua dela-eta UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) kidea da.

  • Hizlariak: 2
  • Zintak: 3
  • Pasarteak: 20
  • Transkribatutakoak: 2
  • Audioak: 0
  • Bideoak: 20

Hizlariak

# Hizlaria
1 Odriozola Bastegieta, Margari (1920)
2 Odriozola Jaio, Miren (1919-2013) Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia