Ajangiz (Bizkaia)

"Ya no se existen Mirenes"

"Ya no se existen Mirenes" <p>Bere neba itsasoan egon zen urte askoan, baita gerra garaian ere. Beregana Pasaiara (Gipuzkoa) joateko salbokonduktoa eskatzen joan zenean Gernikara, datu pertsonalak galdetzerakoan "Ya no se existen Mirenes" erantzun zion bertan zegoenak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AJN-002-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere neba itsasoan egon zen urte askoan, baita gerra garaian ere. Beregana Pasaiara (Gipuzkoa) joateko salbokonduktoa eskatzen joan zenean Gernikara, datu pertsonalak galdetzerakoan "Ya no se existen Mirenes" erantzun zion bertan zegoenak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Neba bat euki gendun berrogeta zazpi... berrogeta sei urte ein zittuen [...] barku baten. Harek… […] makilleruen bandan. Ta ez zan etorten sekula baten be. Orduen ez ekixen nundik nora zan be. Baia gero honek sartu zienien, badakizu, berak be ez eban jakin harek gu hil ala bizirik gauzen, ze Gernika bonbardeauta izen zan lez ta. Ta bota oskun errekadue: bizi bagara, juateko. Birritten pentsau be ez. Juan Gernikara salbokonduktoa ataaten, ta salbokonduktoa ataatera juan naizenien —salbokonduktoa biher izeten zan… Ta, ganera, oniño trenien ezin zeikien juan, ze hori oniño libretako euen hori alderdixoi ondiño. Kostaz. Ta kosta… Hamen orduen [baserrixen] ez zan […] kotxerik bape. Ba, badakizu zer? Baiña ez naben pentsau ezebe txarrik. Ataa naban, ta juan nitzen ta. Geu […] bertan, Gernikan, badakizu, gaztiekin ibiltten zara beti ta, geu gazte ta. Mutil bat, Gernikakue, ezautzen gendun ondo, ta berak ni be bai. Baia erderaz esan osten: “¿Cómo te llamas?”, “Ez dakizu ala —nik esan— Miren nazena?”. Badakizu ze kontestaziño emon osten? “Ya no se existen Mirenes” esan eusten, “Ya no se existen Mirenes”. Ta nik gehixau kontestau be ez. Baia emon osten salbokonduktoa.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia