Busturia

Busturialdea eskualdeko udalerria da. Oka ibaiaren mendebaldean kokaturik dago. Eskualdeko hirugarren hiririk populatuena da, Gernika eta Bermeoren atzetik. Bost auzune daude: Axpe, Altamira, San Bartolome, San Kristobal eta Paresi. Bere lurralde guztia Urdaibaiko Biosfera Erreserban du. Udalerri hauek ditu mugakide: Sukarrieta iparraldean; Bermeo ipar-mendebaldean; Meñaka mendebaldean; Oka itsasadarra ekialdean; eta, Murueta hegoaldean. Mendebaldeko euskararen barruan tarteko hizkeraren barruan kokatzen da busturiarren hizkera. Euskal hiztunen portzentaje esanguratsua dela-eta UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) kidea da. Argazkian, Altamira auzoa ageri da.

Argazkia: Zarateman

  • Hizlariak: 4
  • Zintak: 7
  • Pasarteak: 45
  • Transkribatutakoak: 1
  • Audioak: 13
  • Bideoak: 32

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia