Elisa Kalzada Ugalde
San Bartolome auzoa; Busturia (Bizkaia) (1929-2022)
Biografia
San Bartolome auzoko Etxebarriatze baserrian sortu zen 1929. urtean. Aita zuen bertakoa eta ama ondoko etxeko Etxebarrikoa. Hiru neba-arrebatan nagusiena izan zen. Umetan Axpeko mojen eskolara joan zen. Errepublika garaian eta Gerra Zibilean, umea izan zen arren, oso ondo ezagutzen ditu orduko istorioak, aita herriko zinegotzia zela beste lau herritarrekin batera fusilatu baitzuten Larrinagako kartzelatik Derioko kanposantura eroan ostean. Ondorioz, alargundu zen amak behar asko egin behar izan zuen aurrera egiteko. Baserriko bizimoduak, plazarako osterak, jaiak, bainuak, ipuinak... denetarik kontatu zigun Elisak.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BUS-006 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BUS-007 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BUS-008 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BUS-009 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute