Busturia (Bizkaia)

Ura 100 pezetatan olioa zelakoan

Ura 100 pezetatan olioa zelakoan <p>Gerraostean estraperlo asko zegoen. Behin bere ama Atxurin trenaren zain zegoela, andre batek olioa 100 pezetatan saldu zion. Baina etxean konturatu ziren barrukoa ura zela.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerraostean estraperlo asko zegoen. Behin bere ama Atxurin trenaren zain zegoela, andre batek olioa 100 pezetatan saldu zion. Baina etxean konturatu ziren barrukoa ura zela.

Transkripzioa

Estraperluaz be gure amari-ta pasau jakoien geuze graziosue pasau jakoien. Bilbora juen ta Atxurin itxaroten dauzela andratxu bet etorri, halako andra… koittada zeragaz, antzagaz, boltsan botille bi hartun papel estratzakuaz ta papel estratzakua olixun mantxakaz-ta ekarritte. Han itzelezko sekretuegaz saldu olixue. Ehun pezeta. Ehun pezetan botillie. Orduko denporatan. Kuittada-kuittada andratxu bet ta. Etorri etxera ta gure amak gorde deu olixue ba. Orduan koipiaz ta sebuaz ta ibiltten giñen. Ta gorde deu olixue, ba, jai handixetarako. Bilbotik ekarritteko olixue. Ta etorten da gure amuma hor […kue] ta “Alabie! —diñotso— Begittuzu olixue atzo Bilbotik ekarri dogune zelakue dan?” ta “Ez, gordeta dekot”, “Ba, ure da!”. Ure barruen saldu [eutsoion] ehun pezetagaittik zerak, andratxuek, Bilboko Atxuriko estaziñuen. Ure! Etara kontuek! Horrek botilla illunek, ure han barruen. Ta diñotso gure amak —akordaten naz ointxe be—: “Tira, ama, guk baiño biherrixen handixaue eukin dau harek hori biherra eitteko ta”. Ze eingo [otsezun], ba? Nora jungo ziñen hari erreklamaten?

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia