Arratzu

Arratzu Bizkaiko barnealdean dagoen udalerria da, Busturialdeko eskualdean. Gernika-Lumo, Ajangiz, Kortezubi, Nabarniz eta Mendata ditu mugakide. Herritarren %95a baino gehiago euskaldunak dira gaur egun. Herria Loiola eta Belendiz auzo nagusien artean banatzen da bereziki. Hauek dira gainerako auzoak: Barroeta, Barruti, Eleizalde, Gorozika, Loiola, Monte, Uarka, Zabala-Belendiz, Zubiate. Mendebaldeko euskararen barruan Busturialdeko euskararen barruan kokatzen da arratzuarren hizkera. Euskal hiztunen portzentaje esanguratsua dela-eta UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) kidea da.

  • Hizlariak: 4
  • Zintak: 5
  • Pasarteak: 50
  • Transkribatutakoak: 2
  • Audioak: 0
  • Bideoak: 22

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia