Romana Monasterio Zarrabeitia
Belendiz auzoa; Arratzu (Bizkaia) (1922-2017)
Biografia
Belendizeko Motxobe baserrian jaio zen, nahiz eta gero Lorentene baserrian bizi. Aita Errigoitiko Legarreta etxekoa zuen eta ama Motxobekoa bertakoa. Lau neba-arreba izan ziren, bera bigarrena. Zazpi urterekin hasi zen Belendizeko eskolan eta 13 urterekin bere maistraren etxera joan zen urtebetez umeak jagotera, Gernikako San Juan Ibarrera. Errenteria auzoko Potxorretanean ikasi zuen josten eta Anton jostunarekin prakak egiten. Orbe eta Cervera jostunentzako prakagin aritu zen erretiratu arte. 1955ean Gernika-Lumora ezkondu zen Lumoko senarrarekin eta bi alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ART-001 | 2008 | Euskal Herriko Ahotsak | Ariane Ensunza - Urtzi Reguero | ||
ART-002 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?