Juanita Bilbao Olabarriaga
Arratzu (Bizkaia) (1923-2014)
Biografia
1923an jaio zen Arratzuko Elizaldeko Urtubi baserrian. Gurasoak mendatarrak zituen, soinu-jotzaileak. Bederatzi neba-arrebatatik zazpigarrena da bera. Arratzuko eskolara joan zen Gernikako bonbardaketa arte; gerra ostean ez zen eskolara bueltatu. Eskolak gaztelaniaz jaso zituen, baina dotrina euskaraz. Gerora, 19 urtera arte bera aritu zen herriko neska-mutilei dotrina irakasten. Gerra sasoian bi neba izan zituen frontean, eta euretako batek auzotarren salaketa baten ondorioz hiru urte pasatu zituen preso Bilboko eskolapioetan. 29 urtegaz Belendiz auzoko "Jose Torre"gaz ezkondu ostean bertara joan zen bizitzera. Etxe hori taberna zenez, bertan aritu izan zen beharrean senarrak erretiroa hartu zuen arte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ART-003 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute