Murueta
Busturialdea eskualdean, Urdaibaiko itsasadarraren ertzean, kokatutako herri euskalduna da. Muruetako herri mugakideak honakoak dira: Busturia eta Gautegiz-Arteaga iparraldean; Forua hegoaldean; Gautegiz-Arteaga ekialdean; eta, Gamiz-Fika eta Fruiz mendebaldean. Mendebaldeko muga naturala Oka ibaia da. Nekazaritza izan da betidanik Muruetako jarduera ekonomiko nagusia; dena den, 1943. urtean sortua eta herriaren izena daraman Muruetako ontziola "Astilleros de Murueta S.A." enpresak garrantzi handia dauka, Bermeo eta Euskal Herriko arrantzarako atun-ontziak eraikitzen dituzte. Inguruko paduretako bista ikusgarriak eskaintzen ditu herriak. Mendebaldeko euskararen barruan Busturialdeko euskararen barruan kokatzen da muruetarren hizkera.
- Biztanleak: 304
- Euskaldunak: %88,28
- Hizkera: Busturialdekoa
- Herriko informazio guztia
- Informazio gehiago: Gaiak | Estatistikak
- Hizlariak: 1
- Zintak: 1
- Pasarteak: 39
- Transkribatutakoak: 2
- Audioak: 0
- Bideoak: 39
Pasarte gehiago
Hizlariak
# | Hizlaria | Zintak | Pasarteak | |
---|---|---|---|---|
1 | Ondarza Elorriaga, Margari (1928-2021) | 1 | 39 |
![]() ![]() |