Zigoitia

Arabako iparraldeko udalerria da, Zuia-Gorbeialdea eskualdekoa, Gorbeia menditik gertuen dagoena. Biztanle gutxi izan arren (1400 inguru), udalerri handia da hedaduraz eta hainbat herri hartzen ditu barne: Akosta, Apodaka, Berrikao, Buruaga, Eribe, Etxabarri Dibina, Etxaguen, Gopegi, Larrinoa, Letona, Maurga, Mendarozketa, Murua, Olano, Ondategi (udalerriko herriburua), Zaitegi eta Zestafe. XX. mendean zehar euskara atzeraka joan da gutxika-gutxika. Hasiera batean hegoaldeko herrietan (Apodakan, Berrikaon...) eta ondoren iparraldekoetan (Ubide eta Legutiorekin hartu-eman handiagoa izan duten Zestafen eta Muruan, esate baterako). 1980. urterako banaka batzuk besterik ez ziren Zigoitiko euskaraz mintzatzeko gauza ziren euskaldun zaharrak. Azkenetarikoak, Zestafe herriko Beobidetarrak.

Hizlariak: 3; Zintak: 6; Pasarteak: 13;
Transkribatutakoak: 2; Audioak: 0; Bideoak: 13

Hizlariak

#Hizlaria
1 Beobide Garmendia, Eleuteria
2 Beobide Garmendia, Jose 'Arrati' (1920) Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Unzalu Mendia, Zeferino (1915)
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia