Jose Beobide Garmendia Arrati
Zigoitia (Araba) (1920)
Biografia
Zigoitiko Zestafe auzoan jaio zen 1920. urtean. Zigoitian euskaraz mintzatu den azkenetariko euskaldun zaharra izan da. Aita Dimako Durangokorta auzokoa zuen, "Arrati" ezizenez ezaguna; ama, berriz, Legutioko Elosua auzokoa zen. Joseren aita Elosura ezkondu zen eta, ondoren, Zestafeko Gorostiza auzoan etxea erosi eta bertara joan ziren bizitzera. Bertan jaio zen Jose, 10 anai-arrebako familia batean. Etxalde handia zuten eta behi, behor eta ardi asko zaintzen zituzten. Jose Zestafeko eskolan ibili zen, baina oso gutxi joaten zen. Gerra hasi zenean, aita eta beste anaia batekin batera preso sartu zuten, oraindik ere zergatik ez dakiela. Hiru urtez preso egon eta gero, bost urteko soldaduska egin behar izan zuen. Bizi guztia eman du baserrian, eta azken urteak Murgiako “Residencia de la Purísima” zahar-etxean eman ditu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZIG-001 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
ZIG-002 | 2008 | IRALE | Joxe Ramon Arbe - Xabier Galarraga | ||
ZIG-004 | 2000 | Arabako euskara | Ignacio Carrera - Imanol García |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute