Gautegiz-Arteaga

Busturialdea eskualdean kokatzen den herri euskalduna da. Iparraldetik Ibarrangelu, hegoaldetik Kortezubi, ekialdetik Ereño eta mendebaldetik Urdaibako Itsasadarrarekin mugatzen du azken honek Busturia eta Muruetarekin banatzen duelarik. Herriaren erdigunea Zelaietako auzoan dago, bertan daude udaletxea, eliza eta Herriko Plaza. Horrez gain, erdigunetik bananduta hainbat auzo desberdin daude: Basetxeta, Isla Goikoa, Isla Bekoa, Muruetagane, Orueta eta Tremoia. Gautegiz-Arteagako eraikinik garrantzitsuena "Arteagako dorrea" edo gaztelua da. Erdi Aroko dorretxe baten hondarren gainean berreraiki zen, Eugenia Montijokoaren aginduz, Napoleon III.a bere senarraren garaian. Gaur egun, Arteagako dorretxean jatetxe eta hotel txiki bat daude. Mendebaldeko euskararen barruan tarteko hizkeraren barruan kokatzen da arteagatarren hizkera.

  • Hizlariak: 8
  • Zintak: 11
  • Pasarteak: 91
  • Transkribatutakoak: 1
  • Audioak: 0
  • Bideoak: 75

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia