Gautegiz-Arteaga (Bizkaia)

Kazetariari sendatu zion orkatila

Kazetariari sendatu zion orkatila Behin kazetari bat Durangoko liburu azokan erori eta min hartuta Galdakaoko ospitalera joan zen. Han bendatu egin zioten eta muletekin bidali zuten etxera, baina baten batek esan zion Arteagan zegoela horrelakoak sendatzen zituena. Joan zitzaion Pilarri eta sendatu zion. Hurrengo egunean artikulua eskaini zion Deia egunkarian, baina ez zitzaion Pilarri gustatu petrikilotzat hartzen zuelako.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAU-002-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Behin kazetari bat Durangoko liburu azokan erori eta min hartuta Galdakaoko ospitalera joan zen. Han bendatu egin zioten eta muletekin bidali zuten etxera, baina baten batek esan zion Arteagan zegoela horrelakoak sendatzen zituena. Joan zitzaion Pilarri eta sendatu zion. Hurrengo egunean artikulua eskaini zion Deia egunkarian, baina ez zitzaion Pilarri gustatu petrikilotzat hartzen zuelako.

Transkripzioa

–Ba, hori, Durangon izen zanien libro egune, edurre ein eban; ta hori periodistie izen zan hori neskie. Eta ein laprast, ta jausi ein zan. Ta orduen, ba altza eben Galdakanora, ta Galdakanon, ba, han ipintzen eban berak ba zelan lau ordu pasilluen, arrantzaka miñegaz ein ebala eta iñok ez dotsola eitten izen kasurik. Eta gero, ba, ipin tsoien igeltsuen hankiori; igeltsue barik, beste bendie ipintzen dana hori gogorra ta. Ta han esan tsoien, ogon zien batzuk, ba Artian dekozu hori arreglaten deuena. Ta “Nor?” Ta, ba, “Pilar. Zuk esaizu Pilar, ta danak dakidxe, ta trokatute […]”. Ta etor zan muletakaz. Beran amagaz etor zan, ta ein tsaten… Min eitten da, e… Eitten, min eittten da, ze zuk eitten zu, gogortxu dekozu ta ha gogortxue kendu biher de /bide/ ta. Eta beran amagaz etor zan, ta kendu tsatezen bendak, eta ein tsatezen gauzak, eta, ba, muleta barik jun zan. Ta berak ordun, hurrengo egunien, guk ez gendun jakin ta, “Deia leiduzu?” esan osten, “Pilar”, ta “ez”; ba osue, kara osue, ipinitte: “Amuma Pilar, Arteaga, hace milagros” ipinitte. Baia ez dasten gusta neuri. Ze berak ipintten eban [zeindda] nazen moduen… Horrek eitten deuzienak, masajiek bez, baia zelan esaten tsoien horreri…
–Senidea: Brujerixe.
–Moduen berak ipini eban…
–Kurandera…
–Kurandera. Hori. Ipintzen eban “La curandera… que cómo llegó a Arteaga” ipintzen eban, “con dos muletas, y que de casa de Pilar salió sin muletas” ta, ipintzen ttuzen berak, baia ez dasten gusta, ba horixe. Ta hurrongo egunien, ba, etor zanien, parkatuteko, ta, o sea ke ein dostezen berak… Baie ez dasten gusta periodikuen, berak ipini eban forman. Berak ipini baeban zer arreglaten doten, bai.

Egilea(k): Arantza Bilbao

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia