Ibarrangelu

Bizkaiko Busturialdea eskualdeko udalerria da. Oka ibaiaren ekialdean dago. Laga eta Laidako hondartzak udalerri honetan daude. Iparraldean Elantxobeko udalerriarekin egiten du muga, mendebaldean Oka ibaiarekin, ekialdean Eako udalerriarekin, eta hegoaldean Gautegiz-Arteaga eta Ereñoko udalerriekin. Udalerri hau Urdaibaiko biosferaren erreserbaren barnean dago, Arboliz auzoa izan ezik. Herriko gune nagusia Elexaldeko eta Ibinagako auzoak biltzen dituen haranean dago. sakabanatutako auzo ugari ditu: Arboliz, Akorda, Antzora, Andikone, Durukiz, Elexalde, Gametxo, Gendika, Ibaeta, Bolueta, Iturriotz, Tremoia, Iruskieta, Garteiz, Allike, Ibinaga, Laga, Laida, Lastarri eta Merru; horietatik garrantzitsuena Akordako auzoa da. 1858. urtean, Ibarrangeluren auzo izandako Elantxobe herritik banandu zen, udalerri independente bihurtuz. Horrela, arrantza herriaren jarduera ekonomiko nagusi izateari utzi zion. Ia 150 urtez banandurik egon arren, bi herrien arteko lotura oraindik oso handia da. Azken hamabost urteetan biztanleria gorantz joan da pixkanaka, eta etxebizitza ugari eraiki da, gehienak, udarako bigarren etxebizitzak direlarik.

  • Hizlariak: 7
  • Zintak: 12
  • Pasarteak: 39
  • Transkribatutakoak: 2
  • Audioak: 0
  • Bideoak: 39

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia