Ibarrangelu (Bizkaia)

Gerrian lotuta dirua, Ameriketatik etxera

Gerrian lotuta dirua, Ameriketatik etxera <p>Merrun jaio zenez, Ibarrangelukoa da. Neba-arreba zaharrenak Galdizen jaiotakoak direnez, Eakoak dira. Antzina mutilak Ameriketara bidaltzen ziren eta neskak hemen geratzen ziren. Aita ere joan zen eta gerrian lotuta ekarri zituen diruak; aitak kontatzen zuen lo barik egin zuela bidaia, inork ez ziezaion dirua ostu. Amak dirua bidaltzeko eskatzen omen zion, arrebak hobeto hazteko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IBG-011-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Merrun jaio zenez, Ibarrangelukoa da. Neba-arreba zaharrenak Galdizen jaiotakoak direnez, Eakoak dira. Antzina mutilak Ameriketara bidaltzen ziren eta neskak hemen geratzen ziren. Aita ere joan zen eta gerrian lotuta ekarri zituen diruak; aitak kontatzen zuen lo barik egin zuela bidaia, inork ez ziezaion dirua ostu. Amak dirua bidaltzeko eskatzen omen zion, arrebak hobeto hazteko.

Transkripzioa

- Ta zu han Merruko baserrixen jaixo ziñen edo zu nun jaixo ziñen?
- Ez, ni jaixo Merrun ein naz. Ta enkanbio… Bueno, ni Merruen. Bai. Nire neba-arrebak bidxek Galdizen. Bai. Nagosidxek bidxek Galdizen. Oseake, horrek die ietarrak, Iekuek, ze Galdiz Ie dan lez… Bai. Ni, en kanbio, Ibarrangelukue. Baia nik e, nire neba-arreba nagosi bidxek, Maria ta Gregorio, horrek galdiztarrak. Ta ni ya… Gero, zazpi izen gara gu ta bestiok danak Merrukuek. Bai, Merrukuek. Merru… goikue izen biherrien behekue. Ze gure aitte… nire aitte, izetez… nire aitte, izetez, Merrukue zan, baia antxiñe danak juten zien Amerikara edo dana dalakure. Neskak ya gelditzen zien etzien edo, ta ze eitten eutsen /eittentsen/? Gurasuek bota mutilek hara ta “Zuek bota dirue, nire horrek… ondo… hobetuau bizitzeko”. Ta gure aittek esaten eban: “Nik ein dotez hainbeste ostera Amerikara…”, baia ordun denporan, ordun denporan, klaro, lehen be bizi ta oin be bizi. Bueno, lehen be bizi gara ta oin be bai ta dana dala. Esaten da... Amerikatik etorri, barkuen, beran barkuen etorten zan ta eukitxen ebazen gerrixen barruen diruk gordeta. Ordun ez euen korreorik ez ezebez ta, klaro, korreuen ez zatozen, horrek etorko zien “vete a saber” bodegatan edo zelan etorten zien, ez dakit zelan etorten zien. Ta esaten [dau] berak: “Dirue? Ekarri hamen ta ezin ein lorik gabaz! Ze lo eitten bagun /badogun/ igual ostu eingo doskuen dirue ta al bela. Ta amak esaten eban: “Zuk bota niri dirue, zure arrebak hobetotxuau bizitxiarren”. Ta gizonezkuek, ba, bueno, Amerikara, Amerikara.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia