Euskalkien inguruan

Atal honetan euskalkien inguruko informazioa biltzen saiatu gara. Oinarrizko informazioa (gaur egungo euskalki eta hizkeren sailkapena, eta bakoitzaren ezaugarri nagusiak), batez ere Koldo Zuazoren lanetan oinarritu dugu (ikus bibliografia osoa). Sareko Euskal Gramatikan ere badago, lizentzia librearekin banatuta.

Eskualde eta herri mailako hizkeren ezaugarrien inguruko informazioa biltzeko, berriz, Euskal Herrian egin diren dozenaka tesi, ikerlan eta dibulgazio liburuetatik atera dugu. Euskalki eta hizkera bakoitzaren kasuan, atalean bertan aurkituko duzu erabilitako zerrenda bibliografikoa eta liburu bakoitzaren fitxa.

Mapak guk egindakoak dira, CC-by-sa lizentziarekin banatzen ditugunak.

Bukatzeko, esan behar dugu, atal hau oraindik lantzen ari garela. Hutsuneak eta akatsak ere aurkituko dituzu, beharbada. Gehienbat orain arte gutxien landu diren euskalkien kasuan (Behenafarrera, adibidez). Datozen aste eta hilabeteetan ere materiala gehitzen jarraituko dugu. Eta zerbait gaineratu nahi baduzu, badakizu, jarri gurekin harremanetan!

 

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia