Erdialdekoa - Gipuzkera (Euskalkia)

Deskribapena

Erdialdeko euskalkia esangura handikoa gertatu da euskararen ibilbidean, besteak beste, bertan oinarritu delako, gehienbat, euskara batua. Beterriko euskara da ardatza, eta horrek osatzen du erdiguneko azpieuskalkia, baina Gipuzkoan hizkera asko bereiz daitezke, Gipuzkoaren egitura dela eta. Koldo Zuazo filologoak dioenez, Gipuzkoan ez da egon hirigune "bakar" garrantzitsu bat, "buru" asko baizik eta buru horien inguruan egituratu dira eskualdeak eta hizkerak. Bestalde, gipuzkerak Nafarroan barrena ere zabalkundea izan duela esan beharra dago. Esaterako, Basaburua, Imotz, Larraun eta Araitz-Betelu ibarrak eta Azpirotz mendatearen mendebalera dauden Larraungo herriek (Errazkin, Lezaeta, Gorriti eta Uitzi bera) hartu-eman estua eduki dute Tolosarekin, eta horko hizkerak ere Tolosakoaren antzekoak dira. Beraz, Erdialdeko euskaran hiru eremu nagusi bereiz daitezke: Erdigunekoa (Beterri), Sortaldekoa (Nafarroako Basaburua, Imotz, Larraun eta Araitz-Betelu eta Gipuzkoako Bidasoaldea) eta Sartaldekoa (Goierri eta Urolaldea).

Azpieuskalkiak

Mapa

Fonetika

Euskalkiaren ezaugarriak (Erdialdekoa - Gipuzkera)

  1. *j-ren ahoskera beti da <j> tankerakoa (eta ez Mendebal gehieneko <y>): jan, jakin... (eta ez yan, yakin...)
  2. Erdarazko -(c)ión → -(z)io (ziyo) egin da. 
  3. Hitz hasieran z- > tx-: txoro, txuri, txilbor, txintxo...

Morfologia

Euskalkiaren ezaugarriak (Erdialdekoa - Gipuzkera)

 Izenaren morfologia

  1. Gipuzkoan barrena -raka (>-aka) atzizkia erabiltzen da norabidea adierazteko, beste alderdi batzuetako -rantz / -rutz edo -ri buruz bezala: honeaka, horreaka, kanpoaka... Ez da edozein hitzekin erabiltzen eta gazteen jardunean indar handiagoa du adinekoenean baino.
  2. Aditz-izenak osatzeko -tzen / -ten besterik ez: pentsatzen, ikusten...

Aditzaren morfologia

  1. *edun aditzaren orainaldiko adizkietan -e- erroa : det, degu, dezu...
  2. Izan aditzaren pluraleko adizkietan -e- erroa: gera, zera, zerate...
  3. Joan aditzaren nijoa, dijoa, dijoaz tankerako adizkiak. 
  4. Nor-Nork saileko aditz laguntzailean -au- → -a- egiten da hizkera askotan: nauk/naun → nak/nan ; nauzu → nazu...
  5. Nor-Nori saileko aditz laguntzailean -ai- → -a- egiten da: zait → zat, zaigu → zau...
  6. -zki- pluralgilea erabiltzen da *edun-en hitanoko adizkietan, ez -it- orokorra: ditut → dizkiat/dizkinat, ditu → dizkik/dizkin... Beterritik Urolalde gehienera eta Goierrira ere zabaldu da joera hau.

Sintaxia

Euskalkiaren ezaugarriak (Erdialdekoa - Gipuzkera)

  1. Galderetan, intonazioaz gainera, oso indartsua da al partikula erabiltzeko joera: etorriko al haiz?

Lexikoa

Euskalkiaren ezaugarriak (Erdialdekoa - Gipuzkera)

Aldaerak: apaiz (ez apez), bezela, bizki 'biki', burni, ebi 'euri', elbi 'euli', eskubi 'eskuin', igo (ez igon, igan), iltze, ipui, irentsi (ez iretsi), labana (ez nabala), osin 'asun', pake 'bake', parre/farra 'barre', sapai 'sabai', tximu 'tximino', txindurri/txingurri 'inurri', udara 'uda'...

Lexikoa: agor 'iraila' (galbidean), aitona eta amona, apreta 'espartina', arkakuso, aurren 'lehenbiziko' adierarekin, babarrun 'indaba', bailara 'ibarra', basur 'ihintza', behatz 'hatz' adierarekin, behinik behin, belaze 'landa', beta 'astia', bukatu, Erromako zubi 'ostadar', eskumuinak (>eskuminak) 'goraintziak', esnatu 'iratzarri', faborez 'mesedez', garagarril 'ekaina' (galbidean), garo 'iratze' adierarekin, hitz egin, hots egin 'deitu', iaio 'trebea', ilbeltz 'urtarrila', iritsi 'heldu', isats 'buztana', iskanbila 'zalaparta', jator 'zintzoa', jela 'izotza', jipoi 'astindua', katagorri 'urtxintxa', kazkabar 'txingor', korrika 'lasterka', laiotz 'ospela', lapurtu 'ostu', legamia 'orantza, altxagarria', mami 'gatzatu, gaztanbera' adierarekin, mikatz 'mingotsa', mingain 'mihia', neskame 'zerbitzaria', peto 'benetakoa', sona 'ospea', triku 'sagarroia', txistu 'tu' adierarekin, txukun 'apaina, egokia', ukuilu 'korta', urruti, zilbor.

Euskalkien liburutegia

Euskalkien inguruko argitalpenen datu-basea

Acentos del Bidasoa: Hondarribia

José Ignacio Hualde, Txomin Sagarzazu

Aio Leitze!

Aio Leitze

Mikel Olano

Andoaingo toponimia

Andoaingo_toponimia.jpg

Amaia Usabiaga Flores

Gehiago »»

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia