Leaburu

Leaburu Gipuzkoako ekialdean eta Tolosaldeako eskualdean dagoen herria da. Iparraldean Ibarra eta Belauntza, hegoaldean Altzo eta Lizartza, ekialdean Gaztelu eta mendebaldean Tolosa udalerriak mugakide ditu. Bi auzo nagusitan banatuta dago herria: alde batetik Leaburu jatorrizko herrigunea eta bestetik, Txarama, Araxeseko ibarrean dagoena. Araxes ibaiak udalerria zeharkatzen du Lizartzatik etorrita eta Tolosarako bidean, Erroispe mendiaren magalean. Euskal hiztunen portzentaje esanguratsua dela-eta UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) kidea da. Bertako euskara erdialdeko euskararen aldaera bat da.

  • Hizlariak: 6
  • Zintak: 5
  • Pasarteak: 27
  • Transkribatutakoak: 4
  • Audioak: 0
  • Bideoak: 27

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia