Arama

Goierri eskualdean kokatua, hedaduraz Gipuzkoako udalerririk txikiena da Arama. Bere lurrak Arriguntzagaña mendi-hegaletan zehar zabaltzen da. Ondoko herri hauek ditu mugakide: iparraldean, Itsasondo; ekialdean, Altzaga; hegoaldean, Zaldibia; eta, mendebaldean, Ordizia. Ekonomi jarduerak tamaina txikiko landako udalerri baten ezaugarriak betetzen ditu: okupatuta dagoen populazioa industria, zerbitzuak eta nekazaritzan banatuta dago, ordena horri jarraiki. 1858. urtean paper-fabrika bat ezarri bazen ere, industri establezimendu hau itxi egin zen, eta duela gutxi arte ez da horrelako besterik egon. Hori hala izanik ere, populazio aktiboaren gehiengoak sektore honetan egiten du lan, horretarako inguruko fabrika-guneetara bertaratuz (Ordizia eta Beasain batez ere). Arama bi gune nagusitan banatzen da: Alde batetik herrigunea dugu, udaletxea eta kale nagusia dituena, eta bestetik baserriek osatutako gunea dago. Euskal hiztunen portzentaje esanguratsua dela-eta UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) kidea da.

  • Hizlariak: 4
  • Zintak: 4
  • Pasarteak: 35
  • Transkribatutakoak: 3
  • Audioak: 4
  • Bideoak: 26

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia