Basaburua

Nafarroa iparraldean dagoen udalerri txiki eta euskalduna da Basaburua. Hamahiru herri eta etxaldek osatzen dute Basaburua: Aizarotz, Arrarats, Beramendi, Beruete, Erbiti, Gartzarun, Igoa, Ihaben, Itsaso, Ola, Orokieta eta Udabe. Iparraldean, Ezkurra, Eratsun, Saldiaseta Beintza-Labaien udalerriekin egiten du muga; ekialdean, berriz, Ultzamarekin; mendebaldean, Leitza eta Larraunekin; eta hegoaldean Imotzekin. Bertako jarduera ekonomiko garrantzitsuena abeltzaintza bada ere, beste hainbat jarduera aipagarri ere badaude,  industria, garraioa eta eraikuntza, besteak beste. Euskal hiztunen portzentaje esanguratsua dela-eta UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) kidea. Argazkian Igoa herria ageri da (basaburua.org-etik jasoa).

  • Hizlariak: 17
  • Zintak: 17
  • Pasarteak: 4
  • Transkribatutakoak: 0
  • Audioak: 4
  • Bideoak: 0

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia