Larraun

Larraun Nafarroako udalerria da, Iruñeko merindadean kokatua. Areso eta Leitzarekin egiten du muga iparraldean, Imotz eta Basaburuarekin ekialdean, Arakil eta Uharte Arakilekin hegoaldean, eta Betelu eta Araitzekin mendebaldean. Lekunberri udalerria Larraunen erdialdean kokatuta dago, baina biak administratiboki independenteak dira. Dena den, Larraungo udaletxea Lekunberrin bertan dago. Hamasei herrik osatzen dute udalerria: Albiasu, Aldatz, Alli, Arruitz, Astitz, Azpirotz, Baraibar, Errazkin, Etxarri, Gorriti, Iribas, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz eta Uitzi. Argazkian Aldatz udalerria.

  • Hizlariak: 16
  • Zintak: 17
  • Pasarteak: 25
  • Transkribatutakoak: 2
  • Audioak: 7
  • Bideoak: 18

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia