Larraun (Nafarroa)

Gazte-denborako giroa Madotzen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LRN-007-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Sei anai-arreba ziren. Hika hitz egin izan dute. Auzoko batek hamazazpi ume izan omen zituen. Garai bateko bizimodua Madotzen. Herriko mutil kuadrilla. Gazte-denborako giroa.

Transkripzioa

- Eta anai-arrebak izan dituzu?
- Bai, bai; sei, sei izandu ga.
- Horregatik ere ikasi zenuen ongi, hiketan-eta, hitz egiten...
- Ba, ala...
- Aspaldi egon nintzen (zurekin); anai-arrebari eta... to eta no eta (galdezka)...
- Elkarrekën betë iketan? asike...
- Denbora hartan, gainera, ia etxe guztietan sei-zortzi ume izaten ziren...
- Bai-bai-bai-bai, jenealin, jenealin lau eo iru, emen... bezino onek izandö zittun? amazazpë.
- Hamazazpi?
- Amazazpë... fixin baen (?) saille, majiña at kasta eratzen!...
- Joño! non dira horiek, non dabiltza orain?
- Il ee, franko eën dee ba!... bah! batzuk monja, beste atzuk ee... ezkondu, beste atzuk ee, il deenak franko.
- Hemen bada baten bat, herrian?
- Oain eztao bat ee, juan tzeen-ta. Iruñea juan tzeen da, ta or dabiltze oräi’re... noizi mein etortzen da, baia askotan ez, oain ee ez.
- Eta zure haurtzaroan zenbat familia zeuden hemen bizitzen? igual hamabi edo, ez?
- Bai, bai, urdun etxe guzitan baitzeen ta, gaiñea, etxe... bi o iru etxek ee, maixtarrak eo bazittiin, beste etxe, etxe eta, best etxe kozkorren bat, ta... oitan... bizi tzeen, meo oan? oain denak alde in tziin.
- Beraz, hamabi etxe baino gehiago badira herri honetan...
- Bai, urdun ee... etxe koxkorr oek; emen ee, or... etxe koxkor bat-ta dago or, ola... pobre, e? bizittu izan da (...), kaminero at ta, bizittu izandu zela ta...
- Eta karrikan, umeak korrika eta builaka, orduan hainbeste ume, e?
- Bueno! urdun, urdun ee...
- Orain ixil-ixil daude herri hauek...
- Klaro ba! baia ya oai, eztao iñorr e eta! eztao iñor; jendien... jolasa, laixterren zenbat aldës joaten giñen emendë, attetama siestaa igual-da, ddio! ni ixil-ixille, atalgañe-tarte artan, ddiiia! laixter e plazaa, ta plazaa te, espartziñek ausatus, pozten giñen askotan!... pillotan ere ta... Ah, bai, gazte guzii tenak elkarrakën juatez, ixkiñe atzuk? beste (b)atien e... or ebëltzen giñen, urdun kuadrille bat giña(n)... bai, mutilletan sartu giñenen gu? eztakët ori... emezortzi urtetan eo ola, sartö giñen kuadrillaa, beste ezer bea(r) ta, emezortzë o sartö giñe.
- Hemezortzi neska-mutil edo?
- Ez, ez, mutillek bakarrik, mutilläk.
- Hemengo? herriko kuadrilla?
- Bai-bai, ah! ez sekula ainbeste ondo-ta!
- Taberna bazen orduan?
- Urdun bazen bai, auzko... etxe oietan? ba izaten tzuten.
- Jai egunetan-eta, baxoerdi batzuk artuz eta kantuz eta... ze giro, e?
- Gizon zarrak ee or dae, musie, sardintzar bat jokatuko baziin ee? pues kartan atsalde guziin, pintte at ardo o anis... olaxe aitzen tzeen.
- Eskola bazen orduan hemen, herrian edo?
- Exkola? bai, guri... guri ematten tziun.
- Ez zenuten joan behar Astitza edo?
- Ez, ez; etxe aundi ortan? apeza esan dotena ta Sen Mel aingeruu juaten dena ta or(s), or maestra ere orr eoten tzen, beraki jute zun (!) apezak, ori, maestra... umentzat eta; orrea juaten giñen, eskola(a), orr ekasi giñön.
- Eta beste gauza bat, bukatzeko: San Migeli kantatzen zenioten?
- Bai, oexe!
- Nolako kantua? gogoratzen zara nola den?
- Je! nëk, kantazaleak dienak ta...
- Bueno, baina, laburra bada...
- San Migel aingerurë kantatö in tzeon, etortzen tzenak kantatzen baitzeo: “Migel, Migel... buru zera? edo...”, eh!
- “Migel, Migel, Migel gurea, zaindu, zaindu Euskal Herria” edo horrelako zerbait?
- Bai, bat kanta ere asten denean? segidoan segitzen deu, baño gaiñekoan? bakizu (...).

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia