Alegia

Alegia Gipuzkoako Tolosaldea eskualdean, Oria ibaiaren ertzean dago. Udalerriaren beheko aldean hirigunea eta industrigunea kokatzen dira, Oria eta Amezketa ibaien ibar estuen artean. Abaltzisketa, Amezketa, Ikaztegieta, Orendain eta eskualdeko buru den Tolosarekin egiten du muga. Bere biztanleek hasiera batean nekazariak eta abeltzainak ziren, baina pixkanaka lanbide tradizional hau utzi eta fabriketan sartzen hasi ziren, eta aldaketa honek baserri-kopurua erabat murriztea ekarri du. Gaur egun industri produkzioa anitza da eta enpresa txiki eta ertainez osatuta dago, gehienak metal-sektoreari loturik. Alegiarrei "Txintxarri" esaten zaie, aspaldi zintzarriak egiten zituztelako. Euskal hiztunen portzentaje esanguratsua dela-eta UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) kidea da.

  • Hizlariak: 8
  • Zintak: 8
  • Pasarteak: 185
  • Transkribatutakoak: 2
  • Audioak: 16
  • Bideoak: 169

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia