Amasa-Villabona

Amasa-Villabona Gipuzkoa ekialdean, Tolosaldean dagoen udalerria da. Herriaren erdigunea Oria ibaiaren bazterrean kokatzen da. Honako udalerri hauek ditu mugakide: Andoain, Zizurkil eta Aduna iparraldean; Tolosa eta Ibarra hegoaldean; Irura, Anoeta eta Asteasu mendebaldean; eta Berastegi ekialdean. Antza denez, Villabonaren sorburua Amasa izan zen. Izan ere, gaur egun bertako auzoa den arren, Villabona baino lehenagokoa da. Villabona sortuta, hasieran, bi herriek komunitate bat osatzen zuten eta San Martin parrokia, herri-mendiak, burdinola, errota eta herri-bideak batera erabiltzen zituzten; 1619-20an hiribildu bakarra sortu zuten.

  • Hizlariak: 34
  • Zintak: 52
  • Pasarteak: 731
  • Transkribatutakoak: 30
  • Audioak: 0
  • Bideoak: 614

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia