Albiztur

Tolosaldea eskualdean kokaturik dagoen udalerria da. Salubita haranean dago kokaturik: Alkiza du iparraldean; Tolosa eta Legorreta hegoaldean; eta, Bidegoian eta Beizama mendebaldean. Mendiko nekazaritza, abeltzaintza eta baso-esplotazioak nagusitzen dira. Gaur egun, gutxi gorabehera, udalerriak 70 nekazal eta abeltzaintza esplotazio ditu, esplotazioak normalean familiartekoak dira, baserrirantz zuzenduak. Industriari buruz, aldiz, papergintza industria bat da, 60 bat langile dituena. Biztanle gehienak industrian eta Tolosa herriko zerbitzuetan lan egiten du. Tolosa gertu dagoenez, albizturtar asko Tolosara joaten dira zerbitzu bila. Bertako euskara erdialdeko euskararen aldaera bat da, Beterrikoa.

  • Hizlariak: 11
  • Zintak: 13
  • Pasarteak: 70
  • Transkribatutakoak: 10
  • Audioak: 0
  • Bideoak: 55

Lotura interesgarriak: Albizturko Udala

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia