Mundaka

Bizkaiko iparraldean dago, Busturialdea eskualdean. Xarma handiko arrantzaleen herria da eta Mundakako itsasadarraren ezkerreko aldean dago, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean. Iparraldean, Bermeo eta Bizkaiko Golkoa ditu mugakide; ekialdean, Urdaibaiko itsasadarra; hegoaldean, Sukarrieta; eta, mendebaldean, Bermeo eta Busturia. Urtero milaka surflari erakartzen dituen ezkerreko olatuak egin du ezagun Mundaka. Herriko ospakizunak nagusienak San Pedroren omenez ospatzen direnak eta inauteri-domekakoak direnak dira. Azken horretan, herritarrek Atorren (gizonezkoak) eta Lamien (emakumeak) mozorroak janzten dituzte.

  • Hizlariak: 5
  • Zintak: 8
  • Pasarteak: 59
  • Transkribatutakoak: 1
  • Audioak: 0
  • Bideoak: 59

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia