Albisteak
II. Mundu Gerrako goma-fardoak Kantauri itsasoan
2014ko api. 3a, 08:56
Duela 71 urte, 1943. urteko apirilaren 3an, II. Mundu Gerra puri-purian zegoela, Kantauri itsasoko arrantzaleek arrantza mota berezi bat ezagutu zuten: kautxuzko fardoak. Ahotsak-comen hori ezagutu zutenen bizipenak jaso ditugu.
'Derioko ahotsak' aurkezpen-bideoa
2014ko api. 2a, 09:22
Tximintx euskara elkartekoek Derion egindako elkarrizketen aurkezpen-bideoa prestatu dute eta dagoeneko ikusgai dago gure webgunean.
Ahotsak.com Euskadi Irratiko Faktoria saioan
2014ko mar. 27a, 16:50
Faktoria saioan egon ziren Badihardugu elkarteko bi kide aurreko astean, Miramonen. Ahotsak.com proiektuari buruz hitz egin zuten. Entzun nahi?
IƱaki Azkuna, Durangon euskarari eutsi ez ziotenen adibide
2014ko mar. 26a, 16:18
Euskararen transmisioaren etena etxean bertan bizi izan dute hainbat familiak. Horren adibide ditugu Euskal Herriko, Hego zein Ipar, zonalde eta familia euskaldunetako hainbat seme-alaba. Horietako bat da zendu berri den Iñaki Azkuna Urreta, Bilboko alkate jauna. Jaiotzez durangarra, bertako familia euskaldun batekoa, egoerak egoera zoritxarrez bere ama-hizkuntza galtzera eroan zuena.
"Lan eta lan, emakumea Bergaran" liburua eta dokumentala sarean
2014ko mar. 17a, 13:48
Bergarako emakumeak lanarekin izan duen harremana du oinarri azterlanak. Martxoaren 1ean liburua eta dokumentala aurkeztu genituen, Bergarako udaletxean. Sarean daude biak jada, interesa duen ororen eskura.
'Kili-kili' aldizkariaren aita hil da
2014ko mar. 14a, 07:28
Jose Antonio Retolaza euskaltzale eta komikigile aitzindaria hil da. Frankismo puri-purian, Bizkaiko haur eta gaztetxoek euskarazko irakurgaiak, denbora-pasak, lehiaketak, etab. izan zitzaten ezkutuko lan handia egin zuen, hurrengo hamarkadetan ere Bizkaiko eta kanpoko etxe eta txoko askotan 'Kili-kili' aldizkaria ezinbesteko tresna bihurtu baitzen.
Ahotsak proiektuaren inguruko informazioa italieraz
2014ko mar. 12a, 08:29
Euskal Herriko Ahotsak proiektua Euskal Herrian bertan gauzatu arren, gure mugetatik haratagoko zabalkundea duenez, garrantzitsua iruditzen zaigu proiektuari buruzko informazioa beste hainbat hizkuntzatan ere eskaintzea. Oraingo honetan gure bilketa-programaren informazioa italieraz jarri dugu.
Sondikan elkarrizketatutako hiztun bakarra joan zaigu
2014ko mar. 10a, 08:50
Pantxi Sangroniz Mentxaka 1913. urteko urrian jaio zen Sondikan eta zapatuan hil zen 100 urte zituela. Bera da orain arte Ahotsak.com-en elkarrizketatutako sondikatar bakarra.
Rosario Kortabarriak agur esan digu 105 urterekin
2014ko mar. 6a, 14:21
Astelehenean, martxoaren 3an, agur esan zigun Rosario Kortabarria oñatiarrak. 106 urte beteko zituen urrian. Bere hitzak gogoratuz gure atsekabea adierazi nahi diegu sendikoei.
Garizumak garai batean zuen indarra eta garrantzia
2014ko mar. 5a, 08:29
Inauterien osteko asteazkena Errauts Eguna dugu, garizumaren hasiera, Elizarentzat garai sakratua. Ostegun Santu Eguna bitartean Pazko jaietarako prestaketak hasteko sasoia da. Duela gutxira arte eguneroko bizimoduak aldaketak izaten zituen aldi horretan: jatorduak, jolasak, aisialdia....
Inauteriak denboran zehar
2014ko ots. 28a, 10:24
Askotan entzun izan dugu garai bateko inauteriak, aratusteak edo karnabalak oso ezberdinak zirela: mozorrotzeko era, giroa, debekuak... Gai honekin lotutako hainbat eta hainbat pasarte jaso ditugu urteotan Ahotsak.com-en.
"Lan eta lan, emakumea Bergaran" liburuaren aurkezpena, larunbatean
2014ko ots. 24a, 17:47
Bergarako emakumea eta lana. Horixe da Badihardugu elkarteko kideek aztertu duten gaia. Larunbat eguerdian liburua eta ikus-entzunezkoa aurkeztuko dituzte, Bergaran.
Pako Iriondo, Euskal Mendizale Federazioaren lehendakari izana, hil da
2014ko ots. 18a, 08:26
Larunbatean, otsailaren 15ean, agur esan zigun Pako Iriondo elgoibartarrak. 1926an jaioa, mendizale amorratua izan zen gaztetatik, eta bera izan zen Euskal Mendizale Federazioaren lehendakari karguan urte gehien egin zituen kidea.
Denborale arriskutsuak
2014ko ots. 12a, 17:43
Itsasoa eta honen indarra denon ahotan dabiltza egunotan. Baina zer nolako denboraleak, enbatak, olatuak... izan ditugu azken mende honetan gure kostaldean? Itsasoa bizibide izan duten familiak ez dira gutxi gure artean. Ahotsak.com-en garai bateko denboraleei buruzko hainbat testigantza jaso izan ditugu. Horrelako gertaerak denboran zehar errepikatu egiten direla erakusten digute bildutako lekukotasunek.
Santa Ageda eskean
2014ko ots. 4a, 12:56
Santa Ageda bezpera dugu gaur, kopla zaharrak dioen moduan "Euskal Herriko eguna". Auzo eta herri guztietan izango dugu Santa eskekoak entzuteko aukera. Baina zenbat aldatu da ohitura hori? Garai batean nolakoa zen gaurko eguna?
Urrats berri bat emanez, Wikipediara jauzia
2014ko urt. 30a, 09:35
Ahotsak proiektua guztiona da, denen eskura dago. Euskal Herriko ahozko ondarea eta ondare historikoa biltzen dihardugu, eta urrats berri bat eman nahi izan dugu kultura librearen aldeko jardunean: Ahotsak proiektuko ondaretik lagin jakinak hautatu, Wikipedia euskal entziklopedia librerako egokitu eta bertan txertatzeari ekin diogu.
Jose Angel Irigarai eta Jean Haritxelarren ahotsak
2014ko urt. 27a, 10:32
Jean Haritxelar euskaltzainburu ohiari eta Jose Angel Irigarai idazleari eginiko elkarrizketak aintzat hartuz, bost minutu inguruko bideo laburrak osatu eta sareratu ditugu. Batak Haritxelarren biografia laburbiltzen du; besteak, kutsu tematikoagoa dauka eta Irigaraik Ez Dok Amairu musika eta kultur mugimendu handiaren inguruan eginiko azalpenak jasotzen dira.
Antzuolako bi proiektutako grabazioak gehitu ditugu
2014ko urt. 15a, 15:29
`Antzuolako toponimia´ eta `Larru ontzea Antzuolan´, bi proiektu berri gehitu ditugu egun hauetan Ahotsak.com-en, Antzuolako Udalaren eta Badihadugu Euskara Elkartearen elkarlanari esker. 32 grabazio berri katalogatu dira guztira, Antzuolari dagokion orrian.
Eibarko ondarearen laburpen-bideoa ikusgai
2014ko urt. 7a, 13:07
Eibarko ondarea biltzen duen erreportaje laburra sortu berri dugu dagoeneko. Herriko irudiak eta hiztunen testigantzak tartekatzeaz gain, garaiko argazki zaharrak ere bildu ditugu bideo honetan. Sarean duzue dagoeneko ikusgai.
Zaraitzuko grabazio interesgarri bat jaso dugu
2013ko abe. 20a, 10:43
Jaurrietako (Zaraitzu) Rafael Krutxagaren grabazioa jaso genuen duela hilabete inguru. Aitzol Asurmendi zegamarrak egin zion elkarrizketa 1988an eta Beñat Garmendiak helarazi digu. Milesker biei!