Jose Angel Irigarai eta Jean Haritxelarren ahotsak

2014ko urt. 27a, 10:32

Jean Haritxelar euskaltzainburu ohiari eta Jose Angel Irigarai idazleari eginiko elkarrizketak aintzat hartuz, bost minutu inguruko bideo laburrak osatu eta sareratu ditugu. Batak Haritxelarren biografia laburbiltzen du; besteak, kutsu tematikoagoa dauka eta Irigaraik Ez Dok Amairu musika eta kultur mugimendu handiaren inguruan eginiko azalpenak jasotzen dira.

Asko dira proiektuan bildutako testigantzak, baina horien artean ezagunak diren ahotsak ere hainbat dira: euskaltzainak, idazleak, bertsolariak, aktoreak, politikariak eta abar. Horietako batzuekin hasi gara lanean, euren testigantzak bildu eta bost minutuko bideoetan laburbilduz.

Jean Haritxelar

Jean Haritxelar (Baigorri, 1923-Biarritz, 2013) euskaltzainburu ohia izateaz gain, politikari eta literatur ikerlaria izan zen. Ahotsakek 2010. urtean elkarrizketatu zuen, Xan Aireren bitartez, eta gure webgunean dugu jasoa elkarrizketa osoa. Orain, elkarrizketa hori laburbiltzen duen bideo labur hau burutu dugu.

 

Jose Angel Irigarai

Jose Angel Irigarai (Donostia, 1942), berriz, euskal idazle eta poeta handia izateaz gain, Ez Dok Amairu taldeko kide izandakoa da. 2010. urtean elkarrizketatu zuen Idoia Etxeberria taldekideak. Bideo labur honetan Irigaraik Ez Dok Amairu taldearen inguruan egindako azalpenak jaso eta laburbildu ditugu.

 

Bideo biak dagoeneko sarean daude, hiztun bakoitzari dagokion fitxan eta Ahotsaken Youtubeko kanalean.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia