Santa Ageda eskean

2014ko ots. 4a, 12:56

Santa Ageda bezpera dugu gaur, kopla zaharrak dioen moduan "Euskal Herriko eguna". Auzo eta herri guztietan izango dugu Santa eskekoak entzuteko aukera. Baina zenbat aldatu da ohitura hori? Garai batean nolakoa zen gaurko eguna?

Egun handia da gaurkoa Euskal herrian, lehen horrela zen behintzat. Santa Ageda bezperak eten bat izaten zuen askoren egunerokoan, betebeharrak bukatu ostean ezinbestekoa baitzen kantuan aritzea. Ahotsak.com-en ere jaso ditugu horri buruzko hainbat lekukotasun (ikus Santa Ageda gaia).

Beste hainbat usadio bezala, Gerra Zibilaren ostean berriro ere ohitura zaharrak berreskuratzeari ekin zioten askok eta askok.

 Ander Alberdi (Zarautz, 1933)

Batez ere gizonezkoak, kintoak, joaten ziren kantuan, baina noski, lanetik irten eta gero.  Horri buruzko argibideak oso ongi eman zizkigun gure artetik duela gutxi joan den Manuel Mari zumaiarrak.

 Ez dago eskean makila gabe ibiltzerik. Baina ez ziren ez edozelako makilak.

 Manu Garate (Zumaia, 1937)

 Jantzi ere ez ziren edozelan janzten, eguna ere ez baitzen edozelakoa:

 Bixente Pagoaga (Arrasate, 1946)

Jakin badakigu herriz herri koplak eta bertsoak aldatu egiten direla. Ahotsak.com-en ere jaso ditugu horietako hainbat hemen entzun ditzazkezuen legez:

Bergaran 1983. urtean jasotako audioa:

Durangon:

Feli Uribe (Durango, 1928)

Mañarian, Santa Agedako burlazko koplak:

 Luzia Inzunza (Mañaria, 1925)

 

Argazkia: Arratzuarrak 1936. urteko Santa Ageda Egunean (Juanita Bergararena).

 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia