Santa Ageda eskea. Gerran galdutako tradizioa berreskuratzenGazteak zirela Santa Ageda eskean ibiltzen ziren. Gerra aurretik egiten zen, baina beraiek hutsetik hasi ziren, tradizioa berreskuratzeko. Goizean goiz irten, eta gero kalean, txistulariekin eta bertsolariekin. Gero baserri-inguruan taldeak agertzen hasi ziren, eta beraiek kalean bakarrik kantatzen zuten, arratsaldeko 7etatik aurrera. Diru gutxi biltzen zen, eta gainera bertsolariei ordaindu behar.