Albisteak

Donostiako 101 hizkuntzak jasoko ditugu, larunbat honetan

2016ko mai. 19a, 09:34

Etzi Donostiako Katalunia plazan egongo gara, elkarrizketak egiten, Olatu Talkan. Ahalik eta hizkuntza gehien jasotzea da gure asmoa, eta Donostiako aniztasuna ezagutaraztea. Eman lekukotasuna zeuk ere!

Gehiago irakurri...

 

"Gipuzkoa anitz" dokumental laburra sarean ikusgai

2016ko mai. 16a, 11:36

Gipuzkoako aniztasuna erakusten duen ikus-entzunezkoa prestatu du Badihardugu elkarteak, jatorri desberdineko bederatzi lagunen testigantzekin. 15 minutuko iraupena du.

Gehiago irakurri...

 

Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan, GazteGara proiektuaz berbetan

2016ko mai. 12a, 11:36

Aste honetan Euskadi Irratian izan gara, Faktoria saioan. Aintzane Agirrebeña gure lankidea egon da bertan, Gazte Gara Gazte proiektuaz berbetan, eta proiektuan batzen ari garen hiztegiaren inguruko xehetasunak ematen. Mezularia saioan eta Euskadi Gaztean ere aipatu dute gaia. Hemen dituzue audioak entzungai.

Gehiago irakurri...

 

Hondarribian, 1.000 bideo pasarte ikusgai

2016ko mai. 11a, 16:16

Hondarribiko lekukoen 1.043 bideo pasarte ikus daitezke ahotsak.eus webgunean. Adineko 50 lagunek beraien bizimoduari buruz kontatutako pasarteak, hainbat gairi buruzkoak. 

Gehiago irakurri...

 

Euskararen transmisioa jomugan, seigarrenez

2016ko mai. 4a, 17:52

Eibarko Portalean izan zen Mintegia, atzo, eta hizketagaia urterokoa: euskararen transmisioa. Nola eragin euskararen erabileran? Erantzun nekeza duen galdera horri erantzun nahian aritu ziren bertaratutakoak.

Gehiago irakurri...

 

Gernikako bonbardaketa: 79 urteren ostean oraindik lekukoen gogo eta ahotsean

2016ko api. 26a, 08:32

1937ko apirilaren 26an Gernika-Lumoko hiribildua bonbardatu zuen Alemaniako Condor legioak Francoren aginduz. Herria suntsitu eta herritarren artean samina eta ezinegona sortu ostean, gutxi batzuek baino ez zuten lortu herrian bertan bizimodu berria egitea. Une latz haiek bizi izan zituztenen lekukotasunak jasotzeko aukera izan dugu Ahotsak.eus-en. Zoritxarrez, azken urte hauetan jasotako ahots horietako asko eta asko jadanik ez daude gure artean, baina urteotan egindako lanari esker beraien ahotsek bizirik diraute bonbardaketaren 79. urteurrenean.

Gehiago irakurri...

 

Zelan masturbatzen gara euskaldunok?

2016ko api. 18a, 16:40

Xabier Mendigurenek bota zuen galdera joan zen astean: ea zelan esaten diogun euskaldunok emakumeen masturbazioari. Kaixomaitia blogean ere atera zuten gaia, eta Twitterren agertu ziren zenbait forma (besteak beste, Xabier Mendigurenek berak proposatutako "tinbrea jo". Guk ere baditugu beste batzuk bilduta Gazte Gara Gazte proiektuko hiztegian, besteak beste, panderoa jo, txipiroia garbitu edo sagua klikatu. Eta zuk, nola esaten duzu?

Gehiago irakurri...

 

IRALEren Bizkaiera Bildumako grabazioak katalogatzen ari gara

2016ko api. 14a, 15:42

2014an hasi ginen IRALEren Bizkaiera Bildumako grabazioak katalogatzen. 1983tik 1993ra bitartean mendebaldeko euskararen hainbat hiztuni hartutako ahozko lekukotasunek osatzen dute bilduma handi hau. Pixkanaka ari gara grabazioak jasotzen eta datuak Ahotsak.eus-en txertatzen. Oraingoan, bi herri berritako informazioa gehitu dugu, gainera: Plentzia eta Gamiz-Fika.

Gehiago irakurri...

 

Gasteizko euskararen ahotsak: dokumentala sarean

2016ko api. 8a, 09:47

Gasteizko Ahotsak proiektua aurkeztu dugu, Oihaneder euskararen etxean. Gasteizko euskararen historia eta bizipenak jasotzen dituen dokumentala ere bai. Gaurtik aurrera ikus-entzunezkoa Interneten ere ikusgai duzue. 

Gehiago irakurri...

 

Gasteizko Ahotsak proiektuaren aurkezpena, etzi

2016ko api. 4a, 11:11

Crowdfoundingaren bidez finantziazioa lortuta, 13 elkarrizketa egin ditugu Gasteizen, euskarak sortzen dituen sentipenak jasotzeko. Eta testigantza horiekin ikus-entzunezko bat prestatu dugu. Oihaneder Euskararen Etxean aurkeztuko dugu etzi, apirilaren 6an. Zatoz proiektua ezagutzera!

Gehiago irakurri...

 

Zatoz Gasteizko Ahotsak egitasmoa ezagutzera, apirilaren 6an

2016ko mar. 21a, 10:13

Crowdfoundingaren bidez finantziazioa lortuta, 13 elkarrizketa egin ditugu Gasteizen, euskarak sortzen dituen sentipenak jasotzeko. Eta testigantza horiekin ikus-entzunezko bat prestatu dugu. Oihaneder Euskararen Etxean aurkeztuko dugu, apirilaren 6an. Zatoz proiektua ezagutzera!

Gehiago irakurri...

 

Gazte Gara Gazte: gazteak, aisialdia eta euskara lotzen dituen proiektua

2016ko mar. 10a, 10:14

Badihardugu Elkarteak urteak daramatza adineko lekukoen bizipenak jaso eta www.ahotsak.eus webgunearen bidez hedatzen. Orain, gazteek ere badute euren lekua. Gazteak, aisialdia eta euskara lotzen dituen proiektua jarri dugu abian: Gazte Gara Gazte. Euskal Herri osoko gazteak elkarrizketatu ditugu, euren aisialdiaren berri jasotzeko. Euren testigantzak eta gaika sortutako hainbat ikus-entzunezko aurki daitezke webgunean. Irain, birao eta bestelako esamoldeekin osatutako gazte hiztegia ere martxan da!

Gehiago irakurri...

 

"Eskutitzak" antzezlanaren aurkezpena eta mahaingurua ostegunean Azkoitian

2016ko ots. 29a, 12:00

Larunbatean, martxoaren 5ean, Eliasek eta Arandiak zuzendutako Eskutitzak antzezlana taularatuko dute Azkoitian. Lana girotzeko, 1936 urteari eta transmisioari buruzko mahaingurua egingo da ostegunean; garai horretan kokatzeko, Ahotsak proiekturako herrian jasotako hainbat testigantza ikusiko dira ekitaldian.

Gehiago irakurri...

 

Rekording proiektua aurkeztu da gaur, Donostiako lekuekin lotutako soinu-ibilbidea

2016ko ots. 26a, 17:30

Webgunea eta audio-gida dira proiektuaren emaitzak. Eskuko telefonoan aplikazioa jaitsita, Donostiako hainbat lekutan testigantzak eta fikziozko lanak entzuteko aukera dago. Ahotsak.eus webguneko grabazioak dira memoriarekin lotutako soinu-ibilbide horren abiapuntua.

Gehiago irakurri...

 

Nesken parte-hartzea Eskoriatzako Santa Ageda festan

2016ko ots. 4a, 11:19

Iritsi da Santa Ageda bezpera. Eskoriatzan neska-mutilak irtengo dira kantu-eskean eta dantzan. Lehen mutilek bakarrik hartzen zuten parte. Orain, guztiek. Bilakaera hori nola gertatu den erakusten duen bideo laburra prestatu dugu.

Gehiago irakurri...

 

5.000 lekuko, Ahotsak.eus webgunean. Eskerrik asko guztioi!

2016ko urt. 27a, 09:13

Kopuru borobila lortu dugu aste honetan: 5.000 hiztun. Euskal Herriko 5.000 pertsonaren grabazioak daude une honetan Ahotsak.eus webgunean.

Gehiago irakurri...

 

Basauriko "azken euskaldunen" testigantzak sareratu ditugu

2016ko urt. 25a, 10:05

Basauriko euskararen transmisioa etenda ikusi zuenean, Basauriko "azken euskaldunen" berbak jasotzen jardun zuen Jon Arretxek 1990eko hamarkadaren hasieran. "Basauriko euskara" azterlana eta "Basauriko azken euskaldunak" ikus-entzunezkoa izan ziren bilketaren emaitzak. Orduko grabazioak Ahotsak-en katalogatu ditugu. Arretxek "Azken euskaldunak" aipatzen zituenean, Basauriko hizkera erabiltzen zuten azken lekukotasunez ari zen, jakina; harrezkero jaio da (eta jaioko da) euskaldunik Basaurin!

Gehiago irakurri...

 

Urretxuko Lekaio Elkartearen grabazioak Ahotsak-en

2016ko urt. 7a, 18:24

Urretxuko Lekaio Kultur Elkarteak 2008tik 2014ra bitartean egindako hainbat grabazio katalogatu ditugu Ahotsak.eus-en. Katalogatutako hizlari gehienak Urretxukoak dira, baina badira Zumarragako lekukoak ere. Guztiek antzinako bizimodua eta ohitura zaharrak dituzte hizpide.

Gehiago irakurri...

 

Nafarroa Behereko grabazio berriak katalogatu ditugu

2015ko abe. 16a, 10:01

Alex Artzelus filologo gazteak 2014 bukaeran eta 2015ean zehar Nafarroa Beherean egindako hainbat grabazio berri txertatu ditugu Ahotsak.eus-en. Grabazio hauekin, gainera, herri berriak gehitu ditugu, besteak beste, Gamarte, Ahatsa-Altzieta-Bazkazane, Burgue-Erreiti eta Behaskane-Laphizketa.

Gehiago irakurri...

 

"OƱatiko euskeria" eta "Elorrixoko berbetia" lanak Durangoko azokan

2015ko abe. 4a, 10:13

Ateak ireki berri dituen Durangoko Azokan izango gara aurten ere. Ahotsak.eus-Badihardugu Elkartea stand-ean euskararen inguruko Euskal Herri osoko argitalpenak aurkituko dituzu. Animatu eta zatoz!

Gehiago irakurri...

 
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia