Nafarroa Behereko grabazio berriak katalogatu ditugu
2015ko abe. 16a, 10:01
Alex Artzelus filologo gazteak 2014 bukaeran eta 2015ean zehar Nafarroa Beherean egindako hainbat grabazio berri txertatu ditugu Ahotsak.eus-en. Grabazio hauekin, gainera, herri berriak gehitu ditugu, besteak beste, Gamarte, Ahatsa-Altzieta-Bazkazane, Burgue-Erreiti eta Behaskane-Laphizketa.
Filologia ikasketak burutzen hasi aurretik piztu zitzaion Alex Artzelus azpeitiar gazteari herri-hizkera jasotzeko grina. Urtez urte hainbat elkarrizketa egin izan ditu, batez ere Nafarroan eta Iparraldean. Azken urtea Nafarroa Beherean igaro du eta grabazio interesgarriak bildu ditu bertan. Grabaziook Ahotsak.eus-en katalogatu ahal izan ditugu eta eskerrik beroena eman nahi diogu, altxor hori guztion esku jartzearren!
Artzelusek Nafarroa Beherean egindako azken grabazio hauekin herri berriak bistaratu ahal izan ditugu; besteak beste, Gamarte, Ahatsa-Altzieta-Bazkazane, Burgue-Erreiti eta Behaskane-Laphizketa. Lehendik Nafarroan eta Zuberoan egindako elkarrizketekin bilduma ederra osatu du azpeitiarrak. Dagoeneko grabazio horietako zenbait landu eta sareratu ere egin ditugu:
Datozen hilabeteetan grabazio berriak ere pixkanaka landu, transkribatu eta bideoak sareratzea izango da gure helburua.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.