Burgue-Erreiti

Nafarroa Behereko iparraldean kokatzen den udalerria da, Agaramont eskualdekoa. Burgue da udalerriko herriburua eta Biduze ibaiak banatzen du berarekin udalerria osatzen duen Erreititik, baita mendebaldera duen Amikuzeko Sarrikotatik ere. Iparralderantz Erango du mugakide eta Ilharre, Labetze-Bizkai eta Martxueta, berriz,  hegoaldean. Bearnorekin ere mugakidea da ekialdean; Lauhira baso zabalak Bearnoko Bastidaxarreko lurrekin alde batetik banandu eta bestetik lotu (historiko eta kulturalki harreman estuak izan dituztelako) egiten du. Burgue gaskoieraren eta Amikuze euskaldunaren arteko hizkuntza-muga izan da denbora luzez.

Hizlariak: 1; Zintak: 2; Pasarteak: 13;
Transkribatutakoak: 13; Audioak: 0; Bideoak: 13

Hizlariak

#Hizlaria
1 Choury, Luis (1937) Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia