Burgue-Erreiti (Nafarroa Beherea)

Da Vinci-ren planoetatik abiatuz, maketak egin!

Da Vinci-ren planoetatik abiatuz, maketak egin! Auzapezak gazteluaren goiko solairuan ere zerbait egin nahi izan zuen, eta Leonardo Da Vinci-ren planoetatik abiatuz egindako maketak jartzea otu zitzaien. Pariseko Cité des sciences-era joan zen Louis eta han halako maketa batzuk ikusi. Biziki interesatu eta planoak hartuta maketak egiten hasi zen poliki-poliki. Azkenerako, 33 egin zituen, denak eskuz. Garai hartako mekanika nolakoa zen erakutsi nahi zion gaur egungo gizarteari. .

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BUE-001-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Auzapezak gazteluaren goiko solairuan ere zerbait egin nahi izan zuen, eta Leonardo Da Vinci-ren planoetatik abiatuz egindako maketak jartzea otu zitzaien. Pariseko Cité des sciences-era joan zen Louis eta han halako maketa batzuk ikusi. Biziki interesatu eta planoak hartuta maketak egiten hasi zen poliki-poliki. Azkenerako, 33 egin zituen, denak eskuz. Garai hartako mekanika nolakoa zen erakutsi nahi zion gaur egungo gizarteari. .

Transkripzioa

- Eta gio, gaiñeko sala, hori hemen eta laborarien istorioa da e... Bana gai­ñeko salan, beste historia da, zeen eta guai hua zendü zelaik, erran zatan eni eta: "Gaiñeko partia ein... arranja... - ez du /eztu/ ezautu e... finitüik gaiñeko partia hark, hil da guai... hil izan da leheno - Ez dakit /eztakit/ batee zer einen duun gaiñeko parte hartan." Ordian eta... hola ideia jin zen, hola, gaiñeko parteen eta badakizu, ez beita /ezpeita/ lekü han... hanitz hemen, lekü ttipian, ordian pentsatu ginien eta... zeit aise eta eiteko eskalierretan eta hola, maketa batzü eiteko, maketa batzü, jin zaukün ideia, e... Léonard de Vinciin eta... mekaniko sistema ezartzeko maketetan emiak. Hak pentsatü sistimak agertzekua. Eta ordian e... ez zen /etzen/ aise hatzemaitia, bena izan nintzan demora heetan, Paisen bazen esposizionia, han e... "La Cité des Sciences" deitzen dena, Parisen, eta han agertü zen, egon ziren esposizionian maketa batzü, italianuk einik, bistan dena. [...] han izan nintzen ikusten eta agradatu zatazün, eta gio ari nintzan: "Mais..." - Ez nien /enien/ ene bizian sekulan maketaik egin e - eta behar niela [...], eta ordian hango... han hatzemanik e... bon, planak edo fotoak, eta han zien maxinetaik, liburia erosi nien han, eta hartaik eta... abiatu maxinatin. Biga, hiru. Ordian bizi zen oono, eman nitien bizpahiru [einik]. Erran zatan: "Beste bizpahiru eiten ahal badituk /batuk/, gero untsa gituk! Eta arranjatüik bai! Eta amiñi bat." Eta bon eta... egun badira hogoita... hogoita hamahiru...hogoita hamabi... hogoita hamahiru maketak, guai Léonard de Vinciin sistiman guai, pentsatiak, hola, gaiñeko salan.
- Eta bon, ez zen aise izanen ez? Nehoiz maketa bat ein gabe, eta hartu planoak eta hortik holako maketa konplikatuak egitea...
- Ba e... ba! Behar da, konplikatiak, e... untsa esplikatia zen e... liburian, untsa esplikatia, bena behar da, nik ez dut /eztut/ tresnaik, denak eskuz einak dira, maxina horiek.
- Esku abilak!
- [...] abliak? Batee! Nik ... ein balin baditut /batut/, nornahik eiten ahal ditu /tu/! Bena, behar da, bon, seitu, amiñi bat, planak, eta arribatzen gira bai eitia. Denak martxan dira e!
- Ba, ba, ikusi nuen ba!
- Guai... guai... guai... noit heldu delaik, bisitatze hola, ikusten ditu /tu/ denak martxan, hola ikusten dute lehen... leheneko sistima mekanikan nola eina zen. Ez züten /etzüten/ prentsa... pentsatia! Eta egungo maxinak, hortaik abiatu dira, beti geo, beti... beti aitzina juan, bena sistima deparrian, hori zen! Beti e... hola! Geoztik e...hor, demora heetan ez zen motürrik, ez zen /etzen/ eletrikaik!
- Ez.
- Behar zen eta... [...] hurarekin juanaazi! Egun kanbio da. Bada...moturrak badira, badira eletronika, badira behar dienak e... Bena... Ordian denak kanbia... Bena sistima, mekanikain sistima, deparra, deia hor zen, e.
- Ba, baina nola profitatzen zuten? Ba indar guti izanik ere, erroten zera, erroten bitartez eta...
- Bai, bai, bai, bai.
- Gauzak handiak mugiarazteko ez?
- Justu-justua, eta ez zen kario! Hura ez zen pagatzen! Hura, guai... ez zen /etzen/ gosta! Guai eletrika bada!

Egilea(k): Peio Dibon

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia