Burgue-Erreiti (Nafarroa Beherea)

Etxetiarrak eta nagusiak

Etxetiarrak eta nagusiak Herrikoak etxetierrak ziren (maizterrak). Ekoizten zutenaren erdia eman behar izaten zioten nagusiari hilabete-sari modura. Dena eskuz egiten zuten, eta behiak eta idiak baliatzen zituzten. Mende luzaz iraun duen bizimodua da eta 1960an oraindik ere 10etik 8 etxetiarrak ziren. Mekanika dela medio nagusiek euren lurrak lantzen hasi ziren eta etxetiarrak langile partitu ziren. Istorio horiek kontatzen dira Gamueko gazteluaren beheko solairuan dagoen museoan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BUE-001-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Herrikoak etxetierrak ziren (maizterrak). Ekoizten zutenaren erdia eman behar izaten zioten nagusiari hilabete-sari modura. Dena eskuz egiten zuten, eta behiak eta idiak baliatzen zituzten. Mende luzaz iraun duen bizimodua da eta 1960an oraindik ere 10etik 8 etxetiarrak ziren. Mekanika dela medio nagusiek euren lurrak lantzen hasi ziren eta etxetiarrak langile partitu ziren. Istorio horiek kontatzen dira Gamueko gazteluaren beheko solairuan dagoen museoan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero, erran behar da halako museo ttipi bat edo muntatu duzula.
- Bai, ordian müseo hori eta hark, hak eina zien deia, zeen... erten zien beti: "bon, hori hartzen duu, bana ez da /ezta/ hori ützi behar e... hetsiik ez, zerratüik, behar da zeit bizi eman."
- Erakutsi, ez?
- Erakutsi! Ordian ein zien, lehen salan, e... guai e... lehen salan, peko salan, e... nahi zien aipatu herriko bizia, demoran [...] bizia. Hemen laborantxa dira, laborariak dira haboxiak e. Denak laborantxako lür lanetan ari dira. 'Ta bazen sistima demoran, hemen pratikatzen zena, erten dute, etxetierrak ziren, "etxetierrak" hemen badakizu, laborariak ziren, bere familiaekin hartzen zuten etxalde bat, bana ez zien, ez zien /etzien/ berea, behar zien pagatu alokazionia. Ordian ez zen /etzen/ guai bezala demora heetan, partekatzen ziren, denak, gauzak, errekoltak. Eman deza(u)n eta, alor batian, ogia bazen, edo artua, edo... pagatzeko, erdizka eiten zituzten /zuzten/ nausiekin. Zeen eta etxalde hua, alokazionian zen, ez zen /etzen/ laborariari. Behar zien, Jaun batena zen. Ordian pagatzeko, parteka... eta partekatzen zuten eta... errekoltak. Errekoltak edo kabalak´e, guai, behiak edo aatxiak saltzian, erdizkan eiten zituzten /zuzten/. E... hola. Eta ordian, heen, sala huntan, "enfin" peko salan, ein duu, agertaazi hori, istorio hori, nola eiten zen, partekatzen, ta nola ari ziren lanian... Demora heetan, ez zen /etzen/ tresnaik, ez zen /etzen/ eta... traktürrik, eskuko lan zen. Laborariak beti arnes bat eskütan bazen. Eta ari ziren lanian behiekin eta idiekin, traktürrak ez ziren /etziren/ oono hor! Hortaakotz, ordian ez zen... ez zen /etzen/ guaiko laborantxa e. Ta hemen bazen zer bat, hemen laborari etxiak, etxaldiak, ttipiak ziren. Eta familia handiak! Erran nahi bitü errekoltain erdiaekin, behar zien eta etxetiarrak behar zien bere familia ta biziaazi heen, eta e... heen segida sortatu... seurtatu. Hola. Ordian e... hori ein zien, eta peko estaian, guai istorioa, guai laborarien historia, eta istorio hori, erten dutana, zumait mendez, sistima hori martxatu da e! Eta guai ez da /ezta/ hori eta [...] holakoik! Etxetiarrak, ez direla guai etxetierrik e! Eta... mila-bederatziehüneta-hirutan-hogoian, hemen oono, herrian, baziren hogoita hamabi eta... etxalde. Hogoita hamabietaik, hogoita bost etxetier. Erran nahi beitü hamarretaik zortziak etxetierrak zirela. Bestiak nausiak ziren. Ta gio, zer gertatu da? Mekanika jin da, traktürrak jin dira, maxinak jin dira. Ordian badakizu, arnes horiekin, gehiao eta lan eiten zen. Ezin eta behi pare batek [...] eiten zen, traktür batekilan. Ordian ze ein dute? Nausiak uzten zituzten /zuzten/ traktürrak, eta beren lürra berri arrahartu, eta etxetierrak juan dira... langile. Demora heetan hatzamaiten zuten lana guai beno aisio. Ordian... ordian juan dira langile. Eta gio, egun, ez da /ezta/ hogoita hamabi etxalde, ordian bezala. Egun... egun badira bedeatzi, eta bedeatzi etxeko jaun e, etxetiarrak e... juanak ziren.
- Zer kanbioa...
- "Voilà", kanbioa, kanbio zen. Hola eta etxetiarren istorioa.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia