Eibar (Gipuzkoa)

Ama astoarekin plazara

Ama astoarekin plazara <p>Esnea eta ortuko jakiak saltzera jaisten ziren Eibarko erdigunera, Dos de Mayo kalera (gaur Toribio Etxebarria). Astoarekin jasiten zen herrira ama. Beste batzuk, Esteban Agirre, esaterako, zaldian etortzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-068-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Esnea eta ortuko jakiak saltzera jaisten ziren Eibarko erdigunera, Dos de Mayo kalera (gaur Toribio Etxebarria). Astoarekin jasiten zen herrira ama. Beste batzuk, Esteban Agirre, esaterako, zaldian etortzen ziren.

Transkripzioa

-Bestela basarriko esnia saltzera ta joaten ziƱazien?
-Esnia saltzera gure ama joaten zan astuakin. Eta eruaten juan esnia ta porruak da azak da... Dos de Mayua zan puntua ta zerian, Alfa onduan hori kale guztia; eta orduan urtetzera noian pelotari; bueno, hamalau-hamabost urtekin zerian; lehen esan doten moruan, izena eta. Bidarte, aitta, ein zian lagunak, andriak gure amari erosten etsan azak eta porruak eta, falta zan guztia. Eta esaten etsan: igual semia pelotari urtengo dok semiak, igual pelotari urtengo jok semiak. [...]. Igual pelotari, tta. Dana emoten otsan hari, porruak eta tomatia, basarrixan hartzen genduan dana. Arrautzia ta esnia ta dana, danetik. Ze falta eitten eban gauza guztia.
-Eta nun saltzen zeban zure amak?
-Astuan, bertan astuan. Astuak ikasi eitten eben atian nun geldittu biha zan be. Gelditzen zan astua, ta ez bazan astua ona hankia lotu astuai ez ibiltzeko; geldirik egon bihar astua. Hori igual zan panaderuak karruan ekartzen ebenian ogixa Ermutik eta, danak kaballuak jakitzen eben nun geldittu biha zan ogixa emuteko.
-Baekixen, e?
-Bai, bai. Morduak. Esteban Agirre eta horrek danok kaballuan etortzen zian orduan, da harek baekixen nun geldittu be.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia