Eibar (Gipuzkoa)

Etxeko hormak bere lehen pilotalekua

Etxeko hormak bere lehen pilotalekua Pilotan hasi orduko etxeko kristalak apurtu zituen. Gerora, Markeskuan asko egiten zuen pilotan, Eusebio Zamakolarekin aritzen zen. Edozein horma ona zen pilotan jokatzeko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-068-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Pilotan hasi orduko etxeko kristalak apurtu zituen. Gerora, Markeskuan asko egiten zuen pilotan, Eusebio Zamakolarekin aritzen zen. Edozein horma ona zen pilotan jokatzeko.

Transkripzioa

-Ume-umetatik hasiko ziñan pelotan?
-Bai, bai, nere zeroi haxe izan zan.
-Lelengo lelengo zure akorduko...
-Ba lelengo, hori goguan, etxian kristalak apurtu nittuan. Pelotia eruan neban, eskolatik edo nundik pelotia eruan eta paretia jo ta kristal bi apurtu nittuan sukaldian.
-Eta amak?
-Ama hasarratuta. Ta geo orduan ojalateruana joan bihar izeten zan. Ojalateruana joan zan eta bueno, pagau... Haxe zan lelengo... Baiña gero paretetan eta. Hor Markeskuan eitten genduan kantidadia. Eta hor Markeskua eitte’eben pelotan, ni einda nao, Eusebio Zamakola, diretoria ero Alfan izan zan, nerekin eitten genduan eta ha Eskola Armeria faten zan ikastera. Eta guk pelotan eiñ han izardittan eta basarrira biharrera. Eta bata eskolara ta bestia basarrira biharrera.
-Orduan edozeiñ orma nahikua zan.
-Bai, pelotan eitteko, topau eitten zenduan lekua pelotan eitteko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia