Bermeo (Bizkaia)

Ipar-haizea gaztarentzako kaltegarri

Ipar-haizea gaztarentzako kaltegarri <p>Gazta usteldu egin daiteke ipar-haizearekin edo erreka-haizearekin; hori dela-eta, leihoak ondo zarratu behar dira. Gazta harrotu egiten da. Haizagailuak jartzen ditu etxe barruan gaztentzako. Gatzagiaren (kuajo) neurria ondo kontrolatu behar izaten da. Bere amak behiaren esnearekin ere egiten zuen gazta.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-018-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gazta usteldu egin daiteke ipar-haizearekin edo erreka-haizearekin; hori dela-eta, leihoak ondo zarratu behar dira. Gazta harrotu egiten da. Haizagailuak jartzen ditu etxe barruan gaztentzako. Gatzagiaren (kuajo) neurria ondo kontrolatu behar izaten da. Bere amak behiaren esnearekin ere egiten zuen gazta.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gaztaie bai eitten da, usteldu be eitten da gaztaie e. Eitten die, eulidxek be bai, eulidxek be jodiuten deu ta bestetara horko iperrak eta erreko-haizie txarrenak. Bentanak-eta orduen ondo ixi behar die, harrotu eitten deu gaztaie. Huekoa ataten dxako barruen bai.
- Orduen kontuz ibil biher da.
- Bai, bai, bai. Sasoien kontuz ibil behar da erreko-haizie edo iperra dauenien bentanak-eta ondo ixi.
- Ba hamen iper-haize askotan eukiko dozue.
- Enei! asko, gero bentiladorak haiziaz, bentiladoraz eukitten dotez barruen: bat aberidxetako dekot, beste bat hamen behekoa dekot aberidxeta ta goikoa bategaz dekot goidxen asko eukitten doten lekuen.
- Eta gero lebadurak edo holako...
- Ez likidoa ekarten du, kuajo, kuajo. Kuajoa, medidetxue hartun behar dozu , holan txirristadatxue, igual hiru-lau gaztai killoko eittekoari txirristadatxu bet bakarra etxa biher dxako. Larrei ez da ona haidxe be. Hantxe hartu behar dotsezu beran medidie-ta hartu behar dotsezu. Ama defuntiek-eta ikusitte nik be eitten neuen-ta.
- Orduen amagandik ikesi zendun.
- Bai, amak eitten zittuzen /eittenttuzen/ gaztaiek behidxenagaz be igual-ta, ta amari ikusitte, holantxe.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia