Burgue-Erreiti (Nafarroa Beherea)

Gamueko gaztelua eraberritzea

Gamueko gaztelua eraberritzea Gamue herrira bizitzera etorri zen eta bertako gazteluaz interesatu zen. Jauregia erortzen ari zen, baina 1983an auzapezak herriari eman zion. Orduan teilatua berritu zioten. Monumentu historiko izendapenarekin gauza asko hobetu ziren. Louis erretretan sartu zelarik bilakatu zen gazteluaz arduratzen den elkartearen buru.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BUE-001-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gamue herrira bizitzera etorri zen eta bertako gazteluaz interesatu zen. Jauregia erortzen ari zen, baina 1983an auzapezak herriari eman zion. Orduan teilatua berritu zioten. Monumentu historiko izendapenarekin gauza asko hobetu ziren. Louis erretretan sartu zelarik bilakatu zen gazteluaz arduratzen den elkartearen buru.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta beraz, gero, Donapaleura jin zinen?
- Bai.
- Eta gero nola interesatu zinen Gamueko jauregi honetaz eta?
- Gio e... Gamuen eta Gamuen jin nintzan, egoitea, ni izan nintzan e... lanian ari izan nintzan Lür Berrin, kooperatifan.
- A? A so egizu.
- Ordian ondoan zen, eta hemen e... emaztia hemengo zen, Gamueko, eta hemen bizitzen niz, etxia banien hemen einik geo, eta geoztik, hemen bizi niz, Gamuen. Eta gio gazteluain istorioa, edo hemen "gaztelua", "enfin" hemen "jaureia" deitzen duu bana "gaztelua", berdin da, ondoan zen, eta enterezatü nintzan geo oai, ondoan nintzan, eta... hola.
- Eta zu jin zinelarik, gaztelua ez zen orain bezala egonen?
- Nik eta... ni e... hunat jin aitzin, e... beste nooit bazen eta hemengo auzapeza, eta Magné-Elgart deitzen zen, hak zien hartu hori zeen eta e... jaurei hau e... ari zen... lürreat juanen zen, e... arrunt e... barratzen ari zen. Eta ordian hemengo nausiak, Dabbadie, Michel Dabbadie nausiak, hemen proposatü zen herriari:" E... emaiten dauzut,e... kitoik, e... guai hartzen duzie, bertzenez ez balin /ezpalin/ baduzie hartzen, nik botatzen dut, lürreat... jaurei hori." Ordian hemego eta auzapeza, demoran, Magné-Elgart, ostian erran dutana, hak erran zien: "Bon be, bada istorioa, behar duu hori beiratu herrian." Eta erran zien: "Eta hartiko duu." Eta ordian herriak hartu duu, bena behar da jakin hemen herri ttipi bat dela. Eta herri ttipia, erran nahi bitu eta diru güti, eta ordian behar zela kasu ein... Ordian mila-bederatziehün-ta-lautan-hogoita-hiruan, herriak hartu zien hori, eta ze ein zuten, arrunt? Teilatia arraein zuten. Ez nintzan /enintzan/ oono sartia e... hor eta... oai... eta... zerin... Ordian ein zuten, teliatia berritu, eta egon zen hola, hamar urtez pasa, eta ostian erran dutan bezala, herri ttipi bat behar da hanitz kasu ein, herri batian bada hanitz gauza eiteko, ordian ez zen /etzen/ hau eta lehenik pasatzen ahal. Ordian e... hamar urte beanto, mila-bederatziehüneta-lautahogoita-hamahiruan, e... delako "Monuments Historiques", e... Frantzian [...], unartu zuten, ohartu ziren zeen bazen beste gauza bat, hemen ingurian, baziren beste zazpi, hola.
- "Monuments Historiques"?
- E... gaztelu, zazpi gaztelüin ingürian, hola, hola eta tuntur batzun gainian, hola, eta "motte féodale" deitzen da eta... Ordian e... zortzietaik, bakarrik zen gelditzen. Ordian hek ze ein zuten? Inzkritu zuten eta "Inventaire des Monuments Historiques", eta hartu zuten, unartu zuten, eta ordian e... laguntza eman zuten herriari eta arraezartzeko guai egun den bezala. Behar zen hola. Eta ni arribatu niz, eta hor arribatu niz eta mila-bederatziehüneta... ba kasik bi mila... ba mila-bederatziehüneta-lautanhogoita-hamabostian, sartü nintzan hemen, ordian nik eta... ene erretreta hartu nien. Guai Lür Berri ütziik, eta erretreta hartü nien, eta ordian e... Magné-Elgart merak, auzapezak, erran zatan: "Eta behar... laundu... zeit ein behar duk, eta launtza behar diat eta amiñi bat e... animatzeko eta jaurei hori." Hola. Eta ordian e... sartü nintzan haekin, hola. Eta hua [...] fite e... mila-bederatzi... hiru urte beantago hil zen e... zendu zen hua, Magné-Elgart, eta ordian, bon, hain ordaria hartü nien, mila-bederatziehünta-lautanhogoita-hiruan, herriak hartü zielaik, Magné-Elgart-ek ein zien eta... azoziazione bat montatü, elkarte bat montatu zien, eta oai launak biltzeko, guai amiñi bat heen parte hartzeko [...]. Eta ordian nik hain lekia hartü nien.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia