Burgue-Erreiti (Nafarroa Beherea)

Gariaren lanak I

Gariaren lanak I Lurra itzultzeko brabanta erabiltzen zen behien edo idien indarrarekin ibiltzen zena. Area baliatzen zen ondotik ongi xehatzeko. Ondoren ereiten zen, ongarritu eta ondoren pikatu (moztu) segaz, sortetan bildu eta ondoren jo. Zaldiekin eta behiekin ibiltzen zen makina bat erabiltzen zen horretarako, batusa deitzen zutena.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BUE-001-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lurra itzultzeko brabanta erabiltzen zen behien edo idien indarrarekin ibiltzen zena. Area baliatzen zen ondotik ongi xehatzeko. Ondoren ereiten zen, ongarritu eta ondoren pikatu (moztu) segaz, sortetan bildu eta ondoren jo. Zaldiekin eta behiekin ibiltzen zen makina bat erabiltzen zen horretarako, batusa deitzen zutena.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta bon, gero, erran duzu, lehenagoko laborantzan, ba dena eskuz egiten zela, beste... beste tresna batzuk zirela... Adibidez, e... beste [...] arnes batzuk zirela, eta adibidez, zer egiteko? Lurra jorratzeko edo... Nola erraten duzu? Lurra itzultzeko?
- Ba itzültzeko, ba.
- Ba.
- Bai.
- Eta horretarako adibidez, ze tresna erabiltzen ziren?
- Tresnak i(b)iltzen zien eta... [...] batzü, lürrain itzültzekoa, e... hemen e... beantago e... eta ka(b)alekilan i(b)iltzen zienak, eta 'brabanta' deitzen zen [...] lürren itzültzeko. E... guai, lur... lürrak behar zien itzuli, ildo bat aldian e! Guai... arnes, guaiko "tracteur" animali horik, ikusten tuzie, eta lau, bost, sei, eta zom(b)ait aldi, zazpi ildo emaiten, batian. Heen dem(b)oran, baño zen e! Ta aski zen! Zeen behar zen eta behiekilan, edo idiak, idiak bazielaik, gi(b)ilian ezartzen ziüzten, idiak azkar [...] behiak beno, eta zom(b)ait aldi bi pare behar zien, idiak eta behi pare bat aitzinian eta itzültzeko. Eta ildo bat aldian e! Ta bürü bat heltzian, behar zien inguratu eta berriz arraparti, kontrarioan eta beste ildo batin. Bai. Hori üdalatzeko.
- Eta gero, bazen lurra itzultzeko ere halako arnes bat, bi hortz zituena. Eta gero sartzen zen lurrerat, eta... Hori ezagutu duzu, zuk?
- E guk, bi hortz, guk ahia gindien, hemen.
- Area?
- Bai. lürra itzüli ondoan, ahia, ahiatzen eta guai, hortz batzü baziren e, bena ez biga! Bazen, baziren ba hogoi bat hortz, hola.
- Bai.
- Kargatia nola zen, eta huat errestan emaiten zuten e, lurra xehatzen zen han eta...
- Eta gero, bazen garia bil, garia hartzen zelarik...
- Bai.
- Gari hori jotzeko...
- A bai! Lehenik zom(b)ait aldiz, guai garia zen lekian, e... tira emaiten zen e, ka(b)aler behar zien tir(a). Behar zioten eta hortz bat bezala sartzen zen lehenik, garien eta... e... goiti emaiteko. E hola e... guai xarrüa, guai brabanta, aisago ari zen, guai [...].
- Bai.
- Guai harri... harri zen lekian e.
- Ba.
- Bai.
- Eta gero, garia hartzen zelarik, uzta hartzen zelarik, gari hori bereizteko, bihia eta lastoa bereizteko, horrendako ere bazena tresna bat? Bazena arnesik? Bihia, gariaren bihia eta lastoa diferentziatzeko...
- A...
- Ezagutzen duzua hori?
- Ez!
- Ba, garia jotzen baitzen, bihia alde baterat uzteko...
- A "mais", erran nahi duzu...
- Ogiarendako.
- Ogia? Nahi baduzu, a, han... han pikatzeko?
- Ba.
- Ogiain pikatzeko?
- Bai, ogiaren bihia alde batetik, eta bestetik lastoa...
- A ba, ba, ba! A ba bena hori, hori ba bana hori ni... guai erran dutana, hori ogien eiteko, lürrain preparatzeko zen, nik erten nuen...
- Bai.
- Üdalatzen, gio ahia eiten, ta gio ereiten zen...
- Ba.
- Eta gero behar zien [...] guai... unkaillü amiñi bat ezartzen zen e, guai unkaillia, ordian ungarria ezartzen züten e lehenik, ungarria, eta gero, unkaillü amiñi bat ezartzen züten e, hemen ordian e... "superposphate" emaiten zen ogiari, gio behar zen [...], eta gio behar zen, untia zelaik, behar zen pikatu...
- Bai.
- Ogia. Ba, lehen maxina ein ar(te)... aitzin, dalluz eiten zen, guai eskuz, e, behar zen pikatu, ta esteki, behar zen holako ezpalakin, esteki. Eta... gu(k) hori, etxerat eman guai eta... be... beexteko, zuk erran duzun bezala.
- Hori bera.
- Bihia lastoti
- Bereizteko.
- Ba, ba, ba
- Eta ze arnes zen horrendako?
- A, lehen maxina hemen, nik ez dut /eztut/ ezagutu bena e... hemen herri ondoan, bazen laborari [...] bat, eta hak [...] diena, maxina zen eta ttipi bat, eta hortz batzü, guai... ez zen /etzen/ motürrik, eta zaldiekin, edo behiekin inguratzen zuten, eta frantsesez erten da "le manège" guai, bena maneja bezala ingürian e, eta ere, ingüratzen züten eta... batüsa ttipi bat. Ta ordian eta... hortz batzü ziren, guai eta [...] igaiten zena, lastoa behar zen pasatu, eta bihia erortzen zen lürrerat, eta lastoa aitzina jüiten. Hola.
- Eta horri, horren euskarazko izenik badakizu? 'Larraina' edo...?
- Ez dakit /eztakit/.
- Ez zara oroitzen...
- Guk 'batüsa' deiten gindien beti, eta 'batüsa' deiten gindien...

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia