Albisteak

Lehen Aberri Egunak gogoan

2015ko api. 5a, 12:03

Lehen Aberri Eguna 1932. urtean ospatu zen Bilbon. Lehen urte haietako eta osteko bizipenak jasota ditugu Ahotsak.comen.

Gehiago irakurri...

 

78 urte Durango zaharra desagerrarazi zutenetik

2015ko mar. 31a, 12:23

Gaur 78 urte, 1937ko martxoaren 31n, Francoren aginduz Italiako Aviazione Legionariako hegazkinek Durango bonbardatu zuten. Armada faxistako hegazkin italiar eta alemaniarrek Bizkaiko herri hau bonbardatu zuten eta 336 hildako eragin zituztela uste da. Ahotsak.comen horren lekuko izan zirenen testigantzak ditugu.

Gehiago irakurri...

 

Memoriaren Astea, Amasa-Villabonan

2015ko mar. 27a, 09:29

Gerrako kontuei buruzko webgunea eta dokumentala erakutsiko dituzte gaur Amasa-Villabonan, Aritza kultur elkartearen ekimenez. Gerrarekin lotutako liburua ere aurkeztu dute, Memoriaren Astearen barruan. 

Gehiago irakurri...

 

Ikasleei gerrako kontuak ezagutarazteko bideoak

2015ko ots. 26a, 11:30

Bost bideo labur prestatu ditugu, 1936ko gerrari buruzkoak, ikastetxeetan erabiltzeko. Ahotsak.eus proiektuko testigantzak erabili ditugu horretarako. Ikasgelan webgunean ikus daitezke bideoak. 

Gehiago irakurri...

 

Eskoriatzako Santa Ageda eta inauteriak, Interneten ikusgai

2015ko ots. 4a, 13:54

Atzo aurkeztu zituzten Zaldibar Antzokian Badiharduguk egindako bi ikus-entzunezkoak. Herritarrak oso pozik eta hunkituta, belaunaldi ezberdinetako testigantzak biltzen dituzten dokumentalekin.

Gehiago irakurri...

 

Bideo emanaldia Eskoriatzako ohiturei buruz, bihar

2015ko ots. 2a, 14:00

Santa Agedari eta inauteriei buruzko ikus-entzunezkoak aurkeztuko dituzte, Badihardugu elkarteak egindakoak. 19:00etan da hitzordua, Zaldibar Antzokian. 

Gehiago irakurri...

 

Arrateko Gerra Zibilaren interpretazio zentroa urtarrilaren 31n zabalduko da

2015ko urt. 28a, 13:44

Gerra Zibilean, zazpi hilabetez, Eibar fronte bilakatu zen. Hiriguneak bonbardaketak eta tiroak jasan zituen, baina inguruko mendiak ere borrokaleku eta lubaki bihurtu ziren. Historia hau guztia jasotzen du Arraten larunbat honetan zabalduko den interpretazio zentroak. Erakusketaren barruan, eibartarren eta ingurukoen testigantzekin, Badihardugu Euskara Elkarteak sortutako ikus-entzunezkoa ikusteko aukera ere egongo da.

 

Gehiago irakurri...

 

"Elorrixoko berbetia", paperean eta sarean kontsultagai

2014ko abe. 18a, 17:44

Asteartean, abenduaren 16an, Badihardugu Euskara Elkarteak prestatu duen Elorrixoko berbetia liburuaren aurkezpena egin zen Elorrioko Iturri Kultur Etxean. Egindako lana sarean ere ikusgai dago, Dijitalidadea enpresak atondu duen www.elotop.net/euskara webgunean.

Gehiago irakurri...

 

Pasaiako Ahotsak proiektua aurkeztu genuen atzo

2014ko abe. 18a, 13:19

Pasaian 20 lagun elkarrizketatu ditugu, bertako euskara eta historia jasotzeko. Eta haiei guztiei eskerrak emateko ekitaldia izan zen atzokoa. Orotara Pasaiako 439 bideo pasarte ikus daitezke Interneten, eta baita aurkezpeneko bideoa ere. 

Gehiago irakurri...

 

Kanten Kantoia, euskal kanten webgunea

2014ko abe. 15a, 11:30

Euskal Herri osoko kantak biltzen dituen webgunea prestatu dugu: Kanten Kantoia. Ahotsak.eus proiekturako batutako altxorra Interneteko erabiltzaile guztien eskura dago jada.

Gehiago irakurri...

 

"Felix Etxeberria, Parapango akuilua" biografia kaleratu dute

2014ko abe. 10a, 15:22

Ahotsak.eus-erako elkarrizketatu genuen Felix Etxeberria Parapan euskaltzaleari buruzko biografia kaleratu berri dute. Bere bizitzan zehar euskararen eta euskal kulturaren alde egindako akuilu-lana islatzen da bertan.

Gehiago irakurri...

 

Atzo, Urnietako Ahotsen aurkezpena

2014ko abe. 3a, 15:34

Parte hartu duten guztiei eskerrak emateko ekitaldia izan zen. Urnietan 33 lagun elkarrizketatu ditugu, bertako euskara eta historia jasotzeko. Haien testigantzak, 666 bideo pasarte guztira, Interneten ikus daitezke, eta baita aurkezpeneko bideoa ere. 

Gehiago irakurri...

 

Ahotsak.EUS izango gara hemendik aurrera

2014ko abe. 3a, 10:41

Azken 6 urteotan gure izena eta marka izan dena (Ahotsak.COM), alde batera lagako dugu gaurtik aurrera. Baina baita pozik egin ere. Izan ere, hemendik aurrera, Ahotsak.EUS izango gara. Euskararen komunitatea sendotu eta zabaltzeko gogoz.

Gehiago irakurri...

 
 

Donostiako Ahotsak egitasmoko 138 lekukoei omenaldia San Telmon

2014ko abe. 1a, 10:40

“Euskara, etenik ez duen haria” izeneko ekitaldi ederra eskaini zien Donostiako Udalak, joan den larunbatean. Euskararen transmisioa posible egin dutelako, oztopo denen gainetik.

Gehiago irakurri...

 

MaƱukortaren bizipenak liburu batean bildu ditu Amurizak

2014ko aza. 27a, 08:00

Gregorio Larrañaga Mañukorta bertsolariaren bizitza jasotzen duen liburua prestatu du Xabier Amurizak. Gaur egingo dute aurkezpena Bilboko Laboral Kutxako prentsa aretoan, 11:00etan.

Gehiago irakurri...

 

Francoren bisitak Donostiara

2014ko aza. 20a, 11:33

Gaur 39 urte Franco diktadorea hil zela. Donostian, Aieteko jauregian, izaten zeneko kontuak gogoratuko ditugu. 

Gehiago irakurri...

 

www.etxarrikoahotsak.com: Etxarri Aranazko ahozko ondarea sarean

2014ko aza. 7a, 16:28

Urria bukaeran aurkeztu zen Etxarri Aranazko ahozko ondarea jasotzen duen webgune berria, www.etxarrikoahotsak.com. Besteak beste, Euskal Herriko beste funts batzuetan bildutako ikusentzunezko materiala jaso da webgune honetan, esate baterako, Beleixe irratian, Nafarroako mediatekan, Navarchivon, eta Ahotsak.com proiektuan, Labrit Multimediarekin izandako lankidetzari esker. Horrela, urteetan zehar herrian jasotako lekukotasunak eta ahozko ondarea herritarren esku jarri da webgune bakar batean. Lekukotasunen zatirik handiena, azken 3 urteotan Labritek Etxarrin jasotako bideo-grabazioak dira, herriko hizkeraren eta ahozko ondarearen artxibo izango diren altxor zabala.

Gehiago irakurri...

 

Elkarlanerako hitzarmena sinatu dugu Bedaioko Artubi Kultur Elkartearekin

2014ko aza. 3a, 09:47

Atzo, igandea, Bedaioko Artubi Kultur Elkarteak eta Badihardugu Euskara Elkarteak elkarlanareko hitzarmena sinatu genuen Bedaion bertan, urtero antolatzen duten azokan. Bedaioko ahozko ondarea jaso, gorde eta zabaltzea da, besteak beste, bi elkarteon asmoa.

Gehiago irakurri...

 

Nork esan du Halloween euskal ohitura zaharra ez denik?

2014ko urr. 31a, 07:50

Azken urteotan gero eta ezagunagoa bihurtu da Halloween jaia gure artean. Ameriketatik "inposatzen" ari diren ospakizuna ere badela entzun izan dugu maiz, guztiok sinetsi arte. Baina kontrakoa dirudien arren, Arimen Gaua ospatzeko ohitura ondo errotutako tradizioa da Euskal Herrian, eta oinarri-oinarrian, film amerikarretan ikusten ditugun irudietatik ez oso urruti. Izen ezberdina, baina ospakizun berbera. Halaxe kontatu digute Ahotsak.com-eko hainbat lekukok!

Gehiago irakurri...

 
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia