Arrasateko adizkiak liburuxka batean bildu ditugu

2014ko abe. 3a, 08:30

2005ean hasi zuen Badihardugu Elkarteak eskualdeko herrietako adizkiak liburuxketan batzeko egitasmoa. Badiharduguk euskalkian idazteko irizpideak zehaztu zituenean, herri guztietarako balioko zuten irizpide orokorrak adostu ziren, baina aditzak herrian herrikoak behar dutela erabaki zen. Eta herri bakoitzeko aditzak jasotzeko, Deba Ibarreko aditz-taulen bilduma jarri zen martxan. Ordutik, 13 herritako adizkiak jasotzen dituzten 11 liburuxka kaleratu dira, eta Arrasateko aditz-taulak izenekoa izan da 12. alea.

Arrasateko aditz-taulak liburuxka osatzeko, 1999an kaleratutako Arrasateko euskara lana hartu da iturri nagusi gisa. Baina ezinbestekoa izan da zenbait arrasatearren laguntza ere, eta gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Estepan Plazaolari, Sergio Azkarateri, AED Elkarteari eta Udal Euskaltegiari, euren aholkuengatik. 

Ahotsak.eus-en bildutako arrasatearren lekukotasunak ere lagungarri izan dira hainbat zalantza argitzeko.

 Arrasateko aditz-taulen liburuxka ostiralean ateak irekiko dituen Durangoko Azokan egongo da salgai, 3 euroan, Badihardugu Elkartearen stand-ean.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia