Lehen Aberri Egunak gogoan
2015ko api. 5a, 12:03
Lehen Aberri Eguna 1932. urtean ospatu zen Bilbon. Lehen urte haietako eta osteko bizipenak jasota ditugu Ahotsak.comen.
Pazko Igandean ospatzen da Aberri Eguna, Euskal Aberriaren ospakizun nazionala. Lehen Aberri Eguna 1932. urtean ospatu zen Bilbon Euzko Alderdi Jeltzaleak deituta. Markina-Xemeingo Kasilde Aginaga bertan izan zen eta orduko argazki bat erakutsiz kontatu zizkigun orduan bizitakoak:
Eibarko Bartolo Arrietak eta Agustin Aranak Aberri Eguna zela-eta, sozialistekin izandako liskarrak kontatu zizkiguten.
Espainiako Gerra Zibila eta frankismoa tarteko urte askoan aldarrikapen mota guztiak galarazi zituzten. Orduko ospakizunak klandestinitatean edo erbestean burututakoak izan ziren. Donostiako Jon Ezeiza sortzen ziren istiluez mintzatu zitzaigun.
Argazkian 1933. urteko Aberri Eguna Donostian.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.