Lehenengo Aberri Eguna eta alderdien arteko liskarrakBidebarrietako batzokia txikia zen. Etxe bateko lehenengo solairua. Bartolok lehenengo Aberri Eguna gogoratzen du. Egun horretan sozialistak batzokira sartu eta ikurrina Untzagan erre egin zuten. Abertzaleen eta sozialisten arten sarri izaten ziren liskarrak. Abertzaleak askoz gutxiago ziren eta "hartzea" egokitzen zitzaien. Abertzaleen artean Satur Olariaga zen ezagunena. Bere arreba Matea ere ezaguna zen, taberna zeukalako.