"Felix Etxeberria, Parapango akuilua" biografia kaleratu dute
2014ko abe. 10a, 15:22
Ahotsak.eus-erako elkarrizketatu genuen Felix Etxeberria Parapan euskaltzaleari buruzko biografia kaleratu berri dute. Bere bizitzan zehar euskararen eta euskal kulturaren alde egindako akuilu-lana islatzen da bertan.
Etxekoen lanari esker kaleratu da Felix Etxeberriaren bizitza jasotzen duen Felix Etxeberria, Parapango akuilua liburu mardula. Bere suhiak, Xabier Lasak, idatzi du liburua, aitaginarrebari hainbat elkarrizketa egin ostean. Elgoibarren jaio zen Felix. Bere bizitzaren inguruko garai desberdinak eta arlo desberdinak jorratzen dira liburuan: haurtzaroa eta gaztaroa, kirola, politika, Gerra Zibilaren inguruko kontuak, Danobat eta Etxepe lantegien sorrerak... eta baita euskalgintzan egindako lan eskerga ere: Ongarri, gaueskolak, ikastola, Gipuzkoako Ikastolen Federazioa...
Ahotsak.com-erako berarekin izan genuen solasaldian ere aipatu zizkigun liburuan jasotzen diren hainbat kontu.
Umetako kontuak, esaterako:
Danobat lantegiaren sorrerari buruzkoak:
Euskara ikasle izatetik irakasle izatera nola pasatu zen:
Pasarte honetan Felixek berak dio berak ez dituela lan asko egin, bera "akulua" izan dela:
Felix Etxeberria, Parapango akuilua liburua 20 euroan dago salgai Elgoibarko Pitxintxu eta Gorostiza liburudendetan, Elgoibarko Izarra Kultur Elkartean eta Elgoibarko Ikastolan.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.