78 urte Durango zaharra desagerrarazi zutenetik
2015ko mar. 31a, 12:23
Gaur 78 urte, 1937ko martxoaren 31n, Francoren aginduz Italiako Aviazione Legionariako hegazkinek Durango bonbardatu zuten. Armada faxistako hegazkin italiar eta alemaniarrek Bizkaiko herri hau bonbardatu zuten eta 336 hildako eragin zituztela uste da. Ahotsak.comen horren lekuko izan zirenen testigantzak ditugu.
Duela 78 urte bonbardatu zuten Durangoko herria. Europako populazio zibilaren aurka inoiz egindako lehen aire-bonbardaketa izan zen. Eraso mota horren eragina neurtzeko asmoz egindako esperimentua izan zen; herri osoa suntsitu eta makina bat errugaberen heriotza ekarri zuen. 281 bonba jaurti zituzten, biztanleria metrailatzeaz gain.
Egun beltz hura gureganatzen laguntzen diguten hainbat pasarte ditugu jasota Durango bertako bizilagunen artean.
Jose Antonio Oleak (1930) anaia bi eta aitita galdu zituen sarraskian:
Goizean herria bonbardatu zuten, eta arratsaldean herritarrak metrailatu zituzten.
Maitena Belaustegigoitia (1923)
Luis Irazola (1931) justu-justu libratu zen.
Artekalen ez zuten bonbarik bota, zergatik ote? Elizak, ostera, bai bonbardatu zituzten. Jose Mari Amantegi (1926)
Bonbak jausten hasi orduko, ezkutalekua topatu beharrean egon ziren, horretarako aukera izan zutenak, behintzat:
Teresa Jaio (1924):
Encarna Ormaetxea (1921) kanpandorrean ezkutatu zen.
Bonbardaketari buruzko lekukotasun gehiago hemen dituzue ikusgai.
Argazkia: Durangoko bonbardaketa airetik.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.